Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Zinemalditik zinemaldira, Donostiatik Biarritzera

Oraindik Donostiako zinemaldiaren ajearekin gaudela, Biarritzera jauzi egin behar dugu. Astelehenean hasi baita askotan Donostiaren segida den zinemaldia: Hegoamerikako Zinemaldia. Batzutan Donostikorekin batera izan bada, aurten bestea bukatu eta beherala hasi da. PELO MALO, Mariana Roldón Eta segidarena inoiz baino arrazoi gehiagorekin dator. Izan ere, Donostiako Urrezko Maskorra irabazi duen “Pelo Malo“ film venezolarra asteazkenean emango dute Biarritzen, Gare du… Read more →

Zinemaldia 61: Sail Nagusia hautatuz

Donostiako 61. edizioko Sail Nagusiko pelikulak hautatzerakoan, jada estrenaldi data dutenak alde batera uztea gomendatuko nuke. Sail Nagusia estrenatuko duen “Futbolín“ filma, Juan José Campanellaren 3-dimentsioetako animaziozko saiakera, abenduaren 20an estreinatuko da Espainian. Zinemaldia bukatu eta berehala, Alex de la Iglesiasen akelarrea, “Las Brujas de Zugarramurdi“ filma, hasiko dira areto komertzialetan ematen. Eta astebete beranduago Fernando Francok egiten duen lehen… Read more →

Londreseko Zinemaldia, urteko zine produkzioa ikusteko aukera paregabea

Venezia bukatzear eta Toronto eta Donostia hastear, urrian nagusi izango dugun beste zinemaldi batek asteazken honetan programazio osoa aurkeztu du. Britaniar zinemaren institutuak antolatzen duen Londreseko zinemaldiak 57. edizioa Londres osoko hainbat zine aretotan egingo du. Beraz pazientzia eta metro ordu askok aurreikusi behar dituzte ikusleek. Eta bertaraino hurbilduko dira “Colera“ filmearen hainbat partaide. Izan ere, Aritz Moreno donostiarrak filmatutako… Read more →

Confianza online