Londreseko Zinemaldia, urteko zine produkzioa ikusteko aukera paregabea

Venezia bukatzear eta Toronto eta Donostia hastear, urrian nagusi izango dugun beste zinemaldi batek asteazken honetan programazio osoa aurkeztu du. Britaniar zinemaren institutuak antolatzen duen Londreseko zinemaldiak 57. edizioa Londres osoko hainbat zine aretotan egingo du. Beraz pazientzia eta metro ordu askok aurreikusi behar dituzte ikusleek.

Eta bertaraino hurbilduko dira Colera filmearen hainbat partaide. Izan ere, Aritz Moreno donostiarrak filmatutako azken laburra zinemaldi horretan parte hartuko du. Luis Tosar aktore nagusi eta Nafarroan grabatutako laburrak “Erronka” deritzan sailean parte hartuko du. Jordi Cadenak zuzendutako “Beldurra film luzearen aurretik emango dute. Neus Ballusek egindako La Plaga bitxia eta Fernando Francoren La Herida Londresen izango dira.

Koldo Zuazua produktore donostiarrak Donostian eta Londresen sartu du Francoren lehen zuzendaritza lana. “Blancanieves”en editorea Donostian Sail Ofizialean lehiatuko da. Londresen Zuzendari Berriei eskaintzen zaien Sutherland Award sariagatik borrokatuko da. Izan ere, Londresek ez du beste zinemaldietan eman diren pelikulak lehiaketan aurkezteko inongo arazorik. Esaterako lehen pelikulen egileak saritzeko lehian izango diren 11 luzeen artean izango dira Sundance eta Toronton izango den “Kill Your Darlings, Beat belaunaldiaren inguruko filma edo Cannesen eman zuten Sarah préfère la course kanadiarra.

Gauza bera esan daiteke Sail Nagusian lehiatzen diren 13 filmen artean. Cannesen, Venezian edo Toronton izan edo izango diren lan batzuk Londreseko sari nagusiaren bila borrokatuko dira. Estrenaldiak izango direnen artean gehien itxaroten direnak Catherine Breillaten Abus de Faiblesse edoeta Richard Ayoaderen The Double daude. Azken honek Dostoyevskiren ipun batean oinarritua uneko bikotea pantailaratzen du, Jesse Eisenberg eta Mia Wasikowska.

The Double, Jesse Eisenberg eta Mia Wasikowskarekin

BFI London Film Festival urriaren 9tik 20 izango da. Zabaltzeko eta bukatzeko Tom Hanksen azken bi pelikulak emango dira. Hasteko Paul Greengrassek pirata modernoen inguruan egindako Captain Philipps. Eta bukatzeko Emma Thompsonekin batera egin duen Saving Mr. Banks, Mary Poppins filmatzeko produktoreak egindako negoziazioak kontatzen duena.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online