Zinemalditik zinemaldira, Donostiatik Biarritzera

Oraindik Donostiako zinemaldiaren ajearekin gaudela, Biarritzera jauzi egin behar dugu. Astelehenean hasi baita askotan Donostiaren segida den zinemaldia: Hegoamerikako Zinemaldia. Batzutan Donostikorekin batera izan bada, aurten bestea bukatu eta beherala hasi da.

PELO MALO, Mariana Roldón

Eta segidarena inoiz baino arrazoi gehiagorekin dator. Izan ere, Donostiako Urrezko Maskorra irabazi duen Pelo Malo film venezolarra asteazkenean emango dute Biarritzen, Gare du Midin. Aste osoan gainera Mariana Rondón zuzendaria eta Samantha Castillo aktorea izango dira Lapurdiko hirian.

WAKOLDA, Lucía Puenzo

Mariana Rondon artistaren hirugarren film luzea ez da Bidasoa pasa eta Donostiatik ondoren, Biarritzen izango den pelikula hegoamerikar bakarra. Esaterako “Wakolda” argentinarra eta Las Horas Muertas eta Workers mexikarrak lehian izango dira. Iaz Donostiako zinemaldiatik pasatako batzuk ere ikusgai izango dira.

TONY MANERO, Pablo Larraín

Txileko zinematografiaren panoramika handia izango da. Besteak beste, dokumental subjetiboaren aitak, Chris Maker frantziarrak Allenderen erregimenaren inguruan egindako film labur batzuk emango dira. Pablo Larrain ospetsuarekin batera, Maite Alberdi edota Fernando Guzzoni Txileko zinegile berrien proposamenak ikusgai izango dira.

EL SALVAVIDAS, Maite Alberdi

Larunbaterarte filmak ikusiz gain, solasaldi literarioak izango dira. Eta musika. Village deritzan lekuan, Kolonbiako, Argentinako, Brasilgo doinuak entzun eta dantzatzeko aukera izango da. Ez galdu beraz.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online