Zinemaldia 61: Sail Nagusia hautatuz

Donostiako 61. edizioko Sail Nagusiko pelikulak hautatzerakoan, jada estrenaldi data dutenak alde batera uztea gomendatuko nuke. Sail Nagusia estrenatuko duen Futbolín filma, Juan José Campanellaren 3-dimentsioetako animaziozko saiakera, abenduaren 20an estreinatuko da Espainian. Zinemaldia bukatu eta berehala, Alex de la Iglesiasen akelarrea, Las Brujas de Zugarramurdi filma, hasiko dira areto komertzialetan ematen. Eta astebete beranduago Fernando Francok egiten duen lehen filma, Donostian filmatu duen La Herida.

Torontoko Zinemaldiatik pasa diren batzuk ere ziur gure ohiko zinematan ikusiko ditugu. Esaterako The Railway Manbritaniar-australiarra. Colin Firth aktorea zoragarri omen dago gerrako torturen ondorioak sufritzen eta japoniar torturatzailea barkatzen duen soldadu ohiaren paperean. Colin Firth Sail Ofizialeko beste film batean dago, Atom Egoyanen The Devil’s Knot. Toronton askori ez zaie gustatu, nerabe batzuen heriotz ustez satanikoak asko dokumentatu baitira. Baina protagonista, Reese Withespoon ere itzel omen dago. Eta Toronton kritiko guztien txaloak eta kritika onak hartu dituena Manuel Martin Cuenca andaluziarrak sinatzen duen bosgarren fikziozko luzea da. Canibal filmak kritikoak txunditu ditu, baita Antonio de la Torre aktorearen lanak. Aitortu behar dizuet irrikitan nago ziurrenik Espainiak Oscar sarietarako aurkeztuko duen filma ikusteko.

Toronton Bertrand Tavernierren film berriari, “oso frantsesa”, “oso europearra” iritzi diote. Izan ere, politika frantsesaren erretratu bat da Quai d’Orsaylana. Irakeko inbasioaren atarian Frantziako Atzerri Ministroa karikaturizatzen du eleberri grafiko batean oinarritutako filmak. Siriako krisiaren erdia kuriosoa izan daiteke. Frantzian azaroan estreinatuko bada ere. Iraganeko aktualitate bati helduz Bosniako gerraren atzamarrak ikusi daitezke berriz Jasmila Zbanic bosniarraren azken lanean. For Those Who Can Tell No Tales filmarekin Berlinen Urrezko Hartza irabaztera eraman zion “Grbavica” filmearen gaiari heltzen dio. Australiako emakume baten bidai autografikoan oinarrituak kritika oso onak jaso ditu Toronton ere.

Eta edizio honetan Hegoamerikako zinema esanguratsua bada, zergatik ez hautatu Venezuelatik eta Mexikotik datozen proposamenak? Mariana Rondón artista plastikoaren hirugarren peikula Pelo Malo, onartzearen inguruan datza, ilea aldresbetua daukalako ume batek amarekin duen liskarraz aritzen da. Eta ama baten eta seme baten, kasu honetan nerabe baten arteko harreman aztertzen du baita Fernando Eimbcke mexikarrak. Club Sandwich bere hirugarren filmean ere bada eta venezolarra bezala Torontotik pasa da.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online