CANNES 66: Coendarren maisutasuna

10 urtetan izan dira Coen anaiak Cannesen, 1991an gainera Urrezko Palma irabazi zuten “Barton Fink” filmagatik. Azkenengoz duela 9 urte izan ziren. Igandean berriz itzuli ziren La Croisettera eta “vini, vidi, vinci” (etorri, ikusi eta irabazi zuten). Aurkeztu duten lan berriak Inside LLewyn Davis filmak jada kinieletan lehen postua hartu du.

Errebindikazio film bat da. 1950.eneko hamarkadako New Yorkeko The Village auzo ezagunena zegoen musika giroa gogora ekarri nahi du pelikulak. Ez zen gero Peter, Paul and Mary bezalako taldeak sortu zuen giroa, garai hartan auzo horretan zeuden talde gehienek ez zuten diskorik atera. Bakan batzuek grabatu zuten eta horietako baten kanta Coendarrek eurek erabili zuten. Kantari horiek eta euren giroko beste pertsonaiak antzezteko Justin Timberlake eta Carey Mulligan (bigarren filmea Sail Ofizialean) besteak beste ikusi dugu edota Coendarren aktore kuttuna, John Goodman. Baina guztion begiradak Lewisen papera egiten duen Oscar Isaac aktorengana jo dute. Guatemalan jaio eta “Drive” pelikulan papera zuen aktorea adi jarraitu beharrekoa bilakatu da.

Coendarren ironiak kontrapuntua izan du Holandatik etorritakoBorgman filmarekin. Holandako zinemaren izen ezaguna da Alex van Wanmerdam. 1992an “The Northerners” filmarekin hainbat sari jaso zituen, besteak beste zinegile gazteen Europako saria. 1998an Cannesen izan zen, “Un Certain Regard” sailean. Estreinekoz dago Sail Ofizialean eta egia esan ez du arrakasta handirik izan kritikoen partetik behintzat. Bikote aberatsa baten mundua puskatuko du sikopata batek. Van Wanmerdam zuzendariaren esanetan, “deabrua, gaiztotasuna eguneroko bizitzeko edozein lekutan, jende arruntan ere agertu daiteke“. Bere aurreko filmak baina ilunagoa dela hau gaineratu du zuzendariak.

Igandean gainera off Cannesetik itzulia egin nuen. New Yorkeko antzerki munduan, off Broadwayn lan ona piloa izaten badira, hemen zinemaldian, sail ofizialetik kanpo film ederrak ere ikusi daitezke. Canneseko zinemaldiarekin bat egiten daLa Semaine de la Critique, baina zinemaldi jauregitik kanpo, batzutan La Croiseten bertan, pasealekuan gorako zine batean edota Bocca auzoan. Canneseko informazio laguntzaile batzuek ez zekiten nola joan ere. Baina zinezale ugari izaten da, sail nagusian sartzeko izaten diren gonbidapeen beharrik ez baitute. Lehena Eskoziatik etorritako For Those In Peril, arrantzan anaiaren galera gainditu ezinda dabilen gazte baten piurak arakatzen du. TV realityko puntuak eta plano berritzailez jositako lan mingarri baina ederra egin du Paul Wright zinegileak. Bigarren pelikula Lunchbox, Indian Mumbaiko banaketa zerbitzu baten hutsegitearen ondorioz zorigaiztoko etxeandre batek eta jubilatzeko zorian dagoen bulego langile batek harremana hasiko dute. Sentsibilitatez errodatu du Ritesh Batra zuzendariak.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online