Archives by date

You are browsing the site archives by date.

CANNES 66: sari banatuak

CANNES 66: sari banatuak

Ustekabe gutxi Cannesen, amaitu berri den 66. edizio honetan sari banaketan. Urrezko Palma estreinekoz lehiatzen zen Abdellatif Keniche frantziar-tuniziarrak lortu du “La Vie de Adele” (El Azul es Un Color Cálido) filmarekin. Ostegunean erakutsi zenetik kritikoen begikoa izan da eta larunbatean kritikaren Fipresci saria eman zioten. Filmak hiru ordu irauten du eta azken unean sartu zen lehiaketan. Bi emakume gazteen… Read more →

CANNES 66: amodioaren edertasuna

Eguzkia atera da Cannesen. Indartsu jotzen du. Eta horrela indartsu itzuli da Sail Ofizialean lehiatzen diren bi filmek zine izpi sendoak bidali baituzte. Goiz goizean Alexander Payne lehiatzen hasi da “Nebraska“ ederrarekin. “Entre Copas” eta “Los Descendientes” filmeen zuzendariak jaioterrira, Nebraskako estatura, itzuli da aita-seme baten arteko maitasuna irudikatzeko. Bruce Dern aktore beteranoa alkoolak ahitutako agurea. Jasotako eskutitza baten bidez,… Read more →

CANNES 66: gehiegizko indarkeria eta Afrikako iluntasuna

2011an “Drive” filmarekin zuzendari onenaren saria jaso ondoren, Nicolas Winding Refn daniarra irrikiaz espero zuten Cannesen. Irrikia gehitu zen jakin zenean Ryan Goslingek berriz hartuko zuela paper nagusia. Baina asteazkenean Sail Ofizialean lehiatu den “Only God Forgives” ez da “Drive 2” bat. Bangkoken, droga trafikatzaile eta prostituzioa eskenategi batean mendeku istoria honek “Drive” filmean nekatu ninduten osagarri berak ditu. Indarkeria… Read more →

CANNES 66: Coendarren maisutasuna

10 urtetan izan dira Coen anaiak Cannesen, 1991an gainera Urrezko Palma irabazi zuten “Barton Fink” filmagatik. Azkenengoz duela 9 urte izan ziren. Igandean berriz itzuli ziren La Croisettera eta “vini, vidi, vinci” (etorri, ikusi eta irabazi zuten). Aurkeztu duten lan berriak “Inside LLewyn Davis“ filmak jada kinieletan lehen postua hartu du. Errebindikazio film bat da. 1950.eneko hamarkadako New Yorkeko The… Read more →

CANNES 66: guraso izateaz eta desherrian bizitzeaz

Gertakariz betetako zinemaldia izaten ari da 66. edizioko hau. Ostiraleko goizaldean zinemaldiko babesleetako bat den Chopard bitxi etxeari 800.000 euro bitxietan lapurtu bazioten, arratsaldean CANAL PLUS katearen zuzeneko emisio batean pistola eta granada bat eskuetan zituen gizonak eten zuen saioa. Gizonak burutik jota zegoen eta armak faltsuak ziren baina segurtasuna indartzea eskatu du Cannesen batek baino gehiagok. Choparden harribitxien faltan,… Read more →

CANNES 66: gordinak eta ederrak

Euripean esnatu da Cannes. Aitzaki ederra zine aretoetara joateako. Eta aitzakia poztasuna bilakatuz, bi film onak ikusi dituzte gaur kritikoek eta zine industriatik akreditatzeko aukera izan dutenek. Bartzelonan duela 34 urte jaio zen Amat Escalante. Baina lan osoa Mexikon egin du Cannesen aurten lehiatzen den zuzendari gazteenak. Zinemaldira “Heli“ bere hirugarren film luzea ekarri du. Eta kritikoen txaloak jaso ditu jada:… Read more →

Confianza online