CANNES 66: Lehiaketan emakumezko baten lan bakarra eta beterano baten lan hutsala

Aitortu behar dut. Gutxitan ateratzen naiz ni zine aretoetatik. Gutxitan lana egin dutenek gure errespetua izan behar dutelako. Erabilitako baliabideak eta esfortzua baloratu behar direlako. Baina ikusle bezala nire adimenari muzin egiten badiote, pelikula uzteko garaia dela deritzot. Eta gehiago zinemaldietan non aukera asko eta hobeagoak ditudan. Hori egin nuen lehiaketan lehenengoan Takisha Miikeren Wara No Te (Shield of Straw) filmean eta ia ia bigarrenean ere, Valeria Bruni-Tedeschiren Un château en Italie pelikula. Ihes egin.

Ume bat bortxatu eta hil duen susmagarri bat Japoniako hiri batetik Tokiora ekarri beharko du poliziak. Baina gizona hiltzeagatik dirutza eskeini du umearen aiton aberatsak. Eta horrek asko zailduko du hautatuko lau polizien lana. Hori kontatzen digu Miikek Canneseko lehian aurkeztu duen bigarren lana. Duela bi urte izan zen “Hara-Kiri: muerte de un samurai” lanarekin. Bere beste lan ezaguna “13 Asesinos” iaz ikusi genuen. Ba hura efektibistegia bazen niretzat, sinestezinak egiten ziren heriotz andanekin, honetan biderkatuta dago. Heriotz eta ekintza une sinesteziak, handinaiak, efektuz beteta. Hain gutxi maite dudan akziozko asiar generoaren adibidea da. Baina hori gutxi balitz, okerrena da ikusi duguna hitzez esplikatzen digutela berriz. Irudietan eman dutena ulertu ez bagenu bezala. Pelikula hutsala, zentzurik gabeko gidoiarekin, Miikeren maitaleek ere salbatu ez dutena.

Eta lehian bigarrena, Urrezko Palmaren bila arituko den emakume bakarra. Iaz emakume bat bera ere lehiaketan ez zegoelako kritikak jaso zituen Canneseko zinemaldiak. Aurten Valeria Bruni-Tedeschi zuzendari modura hirugarren lana hautatu dute lan bakartzat. Eta filmea ikusi ondoren, horretarako ez zuen pena merezi. Askorentzat Carla Bruniren ahizpa da Valeria. Aktore eta orain errealizadoreak familiako kontuak plazaratzeko, autoanalisiarako erabiltzen du zinema. Valeriak berak hartu du lehen papera. Hirutan amaren papera, Bruni aizpen benetako amak Marisa Borinik antzezten du eta Louis Garrelek, Valeriaren bikotekide ohiak, bikotearena egiten du. Hirugarren film honetan Frantziara ihes egindako italiar aberatsak dira Valeria, ama eta euren anaia. Azken hau hilzorian dagoela, familiaren patrimonioa saldu beharko dute euren bizimodua ordaintzeko. Umorezko une asko daude filmean, atsegina egiten da baina ez dut uste zinemaldiko pelikula denik. Eta emakumeek lan hobeagoak eskeini dezaketela deritzot.

Zine une hobeagoak ditu “Un Certain Regard” sailean lehiatzen zen James Francoren azken lanak, As I Lay Dyingfilmak. Izenbereko Faulknerren lan pantailaratu du aktore eta zuzendariak. Gaztaroan hain maitatua izan zuen klasiko zaila  era berritzailean emanez. Pantailak bitan banatzen du behin baino gehiagotan eta egun modan jarri den TV realityko elkarrizketak tartekatzen du. Lan hipnotikoa iruditu zait.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online