CANNES 66: zinemaldien zinemaldia martxan

967145_571696912851249_1617326244_o

Zinemaldien zinemaldia martxan da. CANNESeko 66. edizioa XX. mendeko hamarkada eroenean murgilduta, 20. hamarkadako garai zoroetan murgilduta hasi da. Cannesetik gertu idatzi zuen Scott Fitzgeraldek The Great Gatsbyeleberria. Nobela hori bost aldiz pantailara eraman dute, azken aurrekoa Robert Redfordek antzezten zuena. Azken bertsioa “Moulin Rouge” zuzendu zuen Baz Luhrmanek egin du eta Leonardo DiCapriok jokatzen du paper nagusia. Horrekin zabaldu du Canneseko zinemaldia. Kritiko askoren iritziz nahiko bertsio txarra.

Zine ona ez du ekarri baina bai izarrak. DiCapriorekin batera paper nagusiak egin dituzten aktoreak izan dira La Croisetten, besteak beste, Carey Mulligan izar berria. Baina ez dira Cannesen distira sortu duten bakarrak. Sail Nagusian lehiatzen diren 20 filmen artean zeinek hartuko duen Urrezko Palma erabakitzeko 9 gizon eta emakume daude. Eta epaimahai horrek bere argi propioa du. Nicole Kidman, Daniel Auteil, Christoph Waltz eta Vidya Balan aktoreak eta Ang Lee, Cristian Mungiu, Naomi Kawase eta Lynne Ramsay zuzendariak izango dira. Eta horien buru Steven Spielberg da presidente. Estatubatuarra zoriontsu “lehiaketaz kanpo, zinemaldiek kultura eta bizimodu ezberdiak partekatzeko aukera ematen baitute“.

kidman

Maiatzak 27 bitartean, Frantziako Erriberako hiri honetatik beste izar batzuk pasako dira: Ryan Rosling eta Clive Owen aktore guapoak, Michael Douglas eta James Caan beteranoak eta aho zabalik uzten gaituzten Kristin Scott Thomas, Tilda Swinton eta Emma Watson aktoreak La Croisetten ikusteko aukera izango dira. Ez dira falta star systemeko beste batzuk: Justin Timberlake, Naomi Campbell, Sharon Stone edoeta Janet Jackson bezala.

Ikustekoa izango da garai bateko bi aktore nola hartzen dituzte. 87 urte dituen Jerry Lewis aktorea Cannesen izango da, parte hartu duen azken filma Max Roseaurkezten. Omenalditxoa izango da zinemaren historian jada dagoen aktoreari. Beste omenaldia Hitchcock eta Kim Novak. Zuzendari britaniarrak hilehoriak maite zituen. Horietako bat Kim Novak zorabio puntuan jarri zuen Vertigoluzemetraian, kritiko askoren ustez historiako film onenean. Novak anderea bera izango da izarra zinemaldiaren bukaera aldera, filmearen kopia berriztatu batekin.

Beraz berriro ere  Cannesen izarren hautsapean.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online