CANNES 66: gordinak eta ederrak

Euripean esnatu da Cannes. Aitzaki ederra zine aretoetara joateako. Eta aitzakia poztasuna bilakatuz, bi film onak ikusi dituzte gaur kritikoek eta zine industriatik akreditatzeko aukera izan dutenek.

Bartzelonan duela 34 urte jaio zen Amat Escalante. Baina lan osoa Mexikon egin du Cannesen aurten lehiatzen den zuzendari gazteenak. Zinemaldira Heli bere hirugarren film luzea ekarri du. Eta kritikoen txaloak jaso ditu jada: oso lan ona eta zehatzatzat jo dute atzo eta gaur filma ikusi duten adituek. Infernurako bidaia, Mexikoko droga gerran kokatu du gazte batzuen amodio istorioa. Tortura uneak xumetzeko paisaien plano eder eta zabalak erabiltzen ditu maisuki Escalantek. Indarkeriak gazteegan duen eragina aztertu nahi du lehiaketa zabaldu duen filmak.

Gazteen edo nerabeen beste errealitate bat kontatu digu François Ozonek gaur lehiaketan zegoen bigarrenean. Aurreko filmean egin zuen modura nerabeak ditu protagonistakJeune et Jolie film honetan. Nerabeen prostituzioa aitzaki hartuta, bere haurtzaro-gaztaro horretara bidaiatu da zuzendari frantsesa. “Ilusio-galtzea jaiotzen da nerabetasunean: maitasuna ez da kontatu diguten modura, etb. Dena puskatzen zaigu” dio Ozonek. Gustura hartu du kritikak baina batez ere Marina Vacth aktore protagonista txalotu dute. Ederra baina ederragoa, intepretazio lana ederki eginda, batek baino gehiagok izarra jaio dela uste du.

Hortaz gain, gaur martxan jarri da “Un Certain Régard” saila, estilo eta egiteko era ezberdinen bila dagoen saila. Eta hasi kritikoak irrikaz itxaron duten Sofia Copolaren azkenarekin. Hollywoodeko izarrekin itsututako lapur batzuen  benetako istorioa kontatzen digu The Bling Ring filmak. Californian ere benetan gertatu zen istorioa kontatzen digu bigarrenak. Ryan Coogler Fruitvale Station pelikularekin estreinatzen da Cannesen. Sundancen Publikoaren eta Sari Nagusia irabazi zuen indarkeri istoria honek.

<

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online