GIZA ESKUBIDEEN XI. ZINEMALDIA martxan

Gaur hasiko da Donostian txiki jaio baina gero eta indar handiagoa hartzen ari den Giza Eskubideen Zinemaldia. Hamaikagarren edizio honek ikusmin handia sortu du, besteak beste, hiru euskal film aurkeztu behar direlako-edo. Horren froga zinemaldia hasteko lau egun falta zirenean abonamendu guztiak saldu zirela. Eta hainbat filmerako sarrerak ere agortudak daude.

Valladolideko Zinema Astea, Seminci, itxi zuen filmak zabalduko du Giza Eskubideen Zinemaldi hau. Goran Paskaljevic-en Al Nacer El díafilm zoragarriak. Serbiarrak jada duela 3 urte izan zen Donostian Honeymoonspelikularekin zinemaldia zabaltzeko eta Giza Eskubideen saria jasotzeko. Urte horretako irailean Zinemaldiako epaimahaiaren buru izateko itzuli zen Gipuzkoako hiriburura.

Balkanetako istorioa odoltsuan ahaztuta dagoen pasarte bati helduko dio Balkanetako erretratista nagusia izan den honek. Belgraden naziek sortu zuten eremua, 6500 judu eta 100 bat ijito hil zituzten bertan. “Estrainekoz erabili zuten metodoa erabilita gainera: gasdun kamioiak” dio Paskalevicek. Bere gidoilariaren, Filip David, judu sefardi baten benetako istorioan oinarritu da. Gurasoek, nazien beldur, umea familia serbiar baten esku utzi zuten. Hori gogoratu nahi zuen Paskalevic, egun ia ahaztuta dagoen eremua gogoratu. Eta aldi berean, “indarkeri istorio bat kontatu nahi nuen, indarkeria agertu gabe“, dio.

Paskalevicek uste du serbiarrek judu horiak ahaztu dituztela, ez baitituzte serbiartzat jotzen. Gauza bera ijitoekin. “Oraindik orain euren aurka joaten da Serbian“, gogoratzen du. Bosniako gerrako errefuxiatuak bizi dira egun eremu horretan. Paskalevicek uste du oraindik Serbian “iraganeko hainbat pasarte ilunei aurre egiten behar diegu” .

Oscarretarako Serbiaren hautagaia izan zen Al Nacer El Díafilma. Serbiako akademian lehiakide bakarra zuen:Parada“. Hain zuzen bihar ere ikusgai izango dugun bigarren pelikula: gay, lesbianen, bisexual eta transexualen eskubideak gaitzat duen filma. Balkanetako nahasmena ere isladatzen duen pelikula.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online