Archives by date

You are browsing the site archives by date.

"Agronautas": Lurrarekiko gure harremana giza eskubidea bilakatuta

Lurrak sufritzen badu, guk sufritzen dugu, ergo lurraren ongizatea gure giza eskubide bat ere izan daiteke. Hori pentsatu nuen “Agronautas“ filma Giza Eskubideen Zinemaldian programatzen zutela ikusi nuenean. Eta aitortu behar dizuet pelikulak kontatzen duenarekin ezezik, izenburuarekin maitemindu nintzela. Nauta berez nabigatzailea da eta dokumental honetan agertzen diren 56 lagunak eredu berrien nabigatzaileak dira. Bilboko lau lagunek hasi zuten proiektua… Read more →

Giza Eskubideen Zinemaldian: emakumeak jaietan ere bai

Zinemaldi honetako sarrera guztiak agortu zituen lehen pelikula izan zen. Hainbesteko ikusmina sortu du “Alardearen Seme-Alabak” filmak bigarren saio bat programatu izan behar dutela. Asteartean arratsaldeko zazpitan izango da estranaldia eta ostegunean izango da bigarren saioa gaueko hamarterditan. Irun eta Hondarribiko alardeetan gertatutako istiluekin topo egin zuen Jone Karres soziologoak Alemaniatik bueltan. Hainbat urtetan aitaren jaioterrian, unibertsitatean ibili ondoren, Euskal… Read more →

"EL METODO ARRIETA": komunikazioa Giza Eskubide bezala

Lourdesek eta Mentxuk jaiotzez eta gaisotasun bat tarteko, ezin dituzte euren mugimenduak kontrolatu. Ondorioz, ezin dituzte ahotsa eta eskuak erabili komunikatzeko. Euren inkomunikazioa gainditzeko borrokan aritu dira Arrieta ahizpak. Eta horrela begiekin erabilgarri den metodoa asmatu zuten: “Arrieta metodoa“. Horren berri eta euren bizimoduari buruzko informazioa ematen dute eitb.com honetan duten blogean. Eta horren bitartez ezagutu zituen Jorge Gil Munárriz… Read more →

GIZA ESKUBIDEEN XI. ZINEMALDIA martxan

Gaur hasiko da Donostian txiki jaio baina gero eta indar handiagoa hartzen ari den Giza Eskubideen Zinemaldia. Hamaikagarren edizio honek ikusmin handia sortu du, besteak beste, hiru euskal film aurkeztu behar direlako-edo. Horren froga zinemaldia hasteko lau egun falta zirenean abonamendu guztiak saldu zirela. Eta hainbat filmerako sarrerak ere agortudak daude. Valladolideko Zinema Astea, Seminci, itxi zuen filmak zabalduko du… Read more →

Sundance pareko, ÉCU Zine Independientearen Europako zinemaldia

Urte askoan SUNDANCEko zinemaldia zinema independientea plazaratzeko leku aproposena zen. Hollywoodeko ekoizpen etxe handietatik at, edota aurrekontu eskasekin egindako filmak merkataratu nahi baziren, Utaheko estatuan, Ameriketako Estatu Batuetan, urtarrilean egiten den zinemaldian erakutsi behar ziren. Hori behintzat film estatubaturrei dagokienez. Baina azken urtetan Europan ere film independienteek badute beste oholtza bat: Parisen egiten den ÉCU, Europako Film Indepedienteen zinemaldia. Pasaden… Read more →

Nafarroan, dantza eta zine txekiarrak badute lotunea

Nafarroako filmategiak egiten duen zine berezia eskaintzeko saiakeran, ziklo berria eskainiko digu gaurtik hasita. Ostegunero dantzari eskainiko zaio lekua. Ostiralero Europako filmografia ezberdinetik egiten ari den itzulian orain txekiar zinemari emango dio begiratua. ESZENA jaialdiarekin batu da filmategia ZINEMA ETA DANTZA zikloa eskaintzeko. Lau ostegunetan dantzaren begirada desberdinak ikusi ahal izango dira, klasikoenetik hasi ikonoklastena edota bideodantzan egindako sormen garaikideari… Read more →

Confianza online