"EL METODO ARRIETA": komunikazioa Giza Eskubide bezala

Lourdesek eta Mentxuk jaiotzez eta gaisotasun bat tarteko, ezin dituzte euren mugimenduak kontrolatu. Ondorioz, ezin dituzte ahotsa eta eskuak erabili komunikatzeko. Euren inkomunikazioa gainditzeko borrokan aritu dira Arrieta ahizpak. Eta horrela begiekin erabilgarri den metodoa asmatu zuten: “Arrieta metodoa“. Horren berri eta euren bizimoduari buruzko informazioa ematen dute eitb.com honetan duten blogean. Eta horren bitartez ezagutu zituen Jorge Gil Munárriz legazpiarrak. Txundituta, filma egitea erabaki zuen, larunbatean Giza Eskubideen zinemaldian aurkeztuko duten filma: El Método Arrieta.

Sarrera guztiak agortuak daude. Baina Jorge lasai topatu dugu. Pozik batez ere Giza Eskubideen Zinemaldian filma estreinatzeko aukera izateagatik. “Komunikazioa askotan ez baitugu hartzen Giza Eskubide bat bezala” dio zuzendariak. “Munduan populazioaren % 3k erabiltzen du komunikatzeko era alternatiboak. Arazoak baituzte“. Metodoa alternatiba izan daiteke: “Ahizpen ilusiosa da euren metodoa munduan zabaltzea, horiei laguntzeko” dio Jorge Gilek.

Dokumentalak ahizpek duten mugak erakusten dizkigu. Begien bitartez elkar komunikatzen dira, alfabetoaren hizkiak irudikatuz. Baina inguruko batzuek bakarrik ikasi dute. “Metodoak ez du ahizpen komunikazioa guztiz konpondu. Eta egunero horri egin behar diete aurre: gainontzeko lagunekin trabak dituztela komunikatzeko“, gogoratzen digu Jorge Gilek. Gure intolerantzia ere ikusten da “ezberdinek egokitu behar baitute” azpimarratzen du.
 
Instantáneaa><

Ogibidez gidoigilea da Jorge Gil. Aurretik "Malkoa" film laburra egin zuen, baina hau da film luze batean bere lehen saiakera. Dokumental obserbazional bat da. Oso konplikatua berarentzat. Oso arraroa gidoirik lan egitea "gidoia egiten baita muntaian. Ilunpetan hasten zara eta argia bukaera horretan, piezak muntatzerakoan” dio Jorgek.

Erreferenteak zein izan ditu galdetuta, Jorge Gilek kanpoko bi aipatzen ditu: David Moncasik egindako La Muñeca del Espacioeta Nicolas Philibertek filmatutako Ser y Tener“. Hemengoen artean, Oskar Tejedorren Cuidadoresaipatzen du. Gilek Arrieta ahizpen munduan sartu nahi zuen, Tejedorrek zaintzaileen munduan egiten duen modura “atmosfera intimoan sartu, modu elegante batekin”.

Jorge Gil gustura izan da Arrieta ahizpen jarrerarekin. Baina oso esperientzia gogorra izan da “euren bizitzan sartu bainaiz“. Zine komertzialetan maiatzaren 1an, estreinatuko da Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Eta metodoa ezaugutu nahi duenak filmaren webgunean du eskuragarri.

www.elmetodoarrieta.com

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online