KRESALAren martxoko egitarau

Hila hasi dugu eta gure zineklubek euren hilabeteko programazioa hasi. Gaur Donostiako Kresalak hilabete ezohikoa antolatu du. Bi saio doakoak izango dira, bata Gotzaitegiarekin batera antolatuta, bestea zinekluba jaio zen aretoan, Kresala egoitzako aretoan.

Gaur Bela Tarr zinegile hungariarraren azken filma ikusteko aukera izango da. The Turin Horse, Friedrich Nietzsche filosofo alemaniarraren inguruko istoria batekin datorkigu. Filmak Fipresci sari ospetsua jaso zuen Berlinalen duela bi urte. Bela Tarrek ere zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza hartu zuen zinemaldi horretan.

Datorren astelehean ez, baizik eta igande 17an, umeentzako saio berezia antolatu dute. Angel Alonsok duela 3 urte egindako Mystikal pelikula emango dute. Doan izango da, munduaren hasiera mitikoan kokatzen den filmen honen saioa.

Ez da doako saio bakarra izango. Donostiako Gotzaitegiarekin akordioa lortu dute eta Alfred Hitchock-en film bat emango dute hila bukatzeko. Martxoaren 25ean Yo confiesopantailaratuko dute. Gaizkile baten aitormena entzungo du apaiz batek. Baina bera errudun jotzen dutenean, hautaketa zaila izango du: edo apaiz batek egin beharko lukeen modura aitortutako gordeta eduki eta bera erruduntzat jo dezatela utzi edo apaiz batek agindutakoa hautsi eta aitortutako esan, bere burua libratzeko.

Aurretik martxoaren 18an Clint Eastwooden pelikula maitatu bat erakutsiko da Kutxa aretotan. 2008an egindakoGran Torinofilma. Arrazakeriaren inguruko eztabaida sortu dezake pelikulak. Eta filma aurkezteko Sito Alonso, Lagun Aroko entranatzailea izango dute .

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online