Zine komertzialetik pentsarazi nahi duen zinera

Oscarren birahamuna pasata, igandean Iruñeako PUNTO de VISTA zinemaldiak itxi zuen sarien banaketaren berri eman behar da. Sei egunez Nafarroako hiriburua dokumentalaren hiriburua bilakatu da. Pentsarazi nahi duten 85 film ikusi dira, horietatik 17 lehian izan direla.

11 film luzeen artean, Txina barnealdetik etorritakoa saritu du  Christian Von Borries, Bill Brown eta J.P.Sniadeckik zinegileak eta Jose Luis Cienfuegos, eta Ana Isabel Santos zine programatzaileek osatzen zuten epaimahaik. Punto de Vista Sari Nagusia He Yuan zuzendariarenApudari eman zioten. Zinegile honen lehen obra hau erretratu naturalista bat da, aita baten zaintzan dagoen nekazari baten erretratua. Epaimahaiak azpimarratu du filmeak duen begirada pazientea eta denboraren igarotzea zinematografikoki nola erretatzen duen, dituen argi jokuak eta hilkortasunari nola heldu dio.

Film laburretan berriz Pilar Alvarez Santander espainiarra saritu dute. Cuban egindako 11 minutuko Toma Dos filmean bikote baten istorioa kontatzen digu. “Kamara, sujetoak eta publikoaren artean sortutako hirukia, espazioaren definizioa” azpimarratu dute bost epaileek. Zuzendari onenaren saria John Smith britaniarrari egotzi zaio.Dad’s Stick filmak ohiko umore beltz britaniarrari heltzen dio eta film poliziako bat burutzeko.

Sariak banatzeko orduan publikoak eta epaimahaiak ez dira bat etorri. Pelikulak ikusi eta bozkatu duten ikusleen artean onenaA World Not Ours da. Dubain jaio, Danimarkan bizi eta oporrak Libanon egiten dituen errealizadore baten film biografikoa da. Herbesteratutako palestinarren zori desberdinak aurrez-aurre jartzen ditu. Krudela hainbat momentutan, umorez beteta bestetan, familiarekiko amodioa eta lagunekiko fideltasuna aurkezten digu.

Aipamen berezi bi izan ziren The Florestine Collection“, “urek hondatutako filma errekuperatu delako“. Helen Hillek hasi zuen pelikula, aintzinako jantzi batzuen inguruan filmak egin nahi zuen. Baina Katrina Urakanaren ondorengo bortizkerian hil ondoren, senarrak, Paul Gailiunasek bukatu zuen. Beste aipamen bereziak Espainian German Scelso argentinarrak egindako film gogorra. El Modelon gordinki tratatzen du arazo fisikoak dituen eskale baten esplotazioa. Barrua mugitzen duten horietakoa dudik gabe.

Punto de Vistaren 8. edizio hau arrakastatsu izan da. Hainbat pelikulek sarrera guztiak agortu baitituzte. Arrakasta handia izan dutenen artean Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita“. Irundarrak bere hirian estrainetzen zuen hainbat zinemaldietan publikoa txundituta utzitako harri bitxia. Eta 27 harri bitxi zituen Alegriak erakusketa batean. Filma egiten ari zela oparitu edo aurkitu zituen objetuak. Horiek ilunpetan ikusi behar ziren Man Ray, filmaren inspiratzaileari, keinua eginez.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online