FAS zineklubean, martxoan ere beti bezala film labur eta luzeen nahasketa polita

Atzo Donostiako Kresala zine klubaren egitarauaren berri eman bagenuen, gaur Bilboko FAS zinekluba jakin behar dugu. Film labur eta luzeen nahasketa ederra prestatu digute.

Gaur bi orduz pasako dugu Japonian. Yasujiro Ozuk 1953an filmatutako Tokyo Monogatari“, hau “Cuentos de Tokio”. Plano finkoz egindako pelikula zoragarria, bapatean travelling ikusgarri bata erakusten diguna. Anekdota txikiz osasutako filmak denbora nola pasatzen duen kontatzen digu. Film luzea denez, Santos Zunzunegik aurkeztu duen saioak ez du film laburrik izango.

Hurrengo asteartan, Greziara joateko aukera emango digute. Yorgos LanthimosekCanino” filmarekin ustekabe ederra prestatu zigun. Datorren asteartean, azken lana,Alps ikusteko aukera izango da. Esan behar dizuet aurrekoak bezala ezinegona sortzen du, gizartearen erretatu latza eginez. Aurretik Koldo Almadozen Deus eta Machina film laburra ikusteko parada izango da, Iratxe Fresnedak aurkeztuko duen saioan.

Hilaren 19an, iazko filmarik ospetsuenetakoa, kritikaren faboritoa ikusteko aukera izango da. Franziako “enfant terrible” jotzen den Lèos Carax zinegilearen Holy Motors filma emango da. 24 ordutan pertsonai desberdinak antzeztu behar duen gizon baten istorioa kontatzen digu Cannesen saria jaso zuen filmak. Aurretik beste film saritu bat. Valladolideko Semincin Hamaiketakoa aurkeztu eta arrakasta lortu zuen Telmo Esnalek.

OÍRSE [Trailer] from filmotive on Vimeo.

Martxoa bukatzeko saio berezia antolatu dute. Attineus elkartearekin batera, Oírse filma emango dute. David Arratibel zinegileak belarrian soinua uneoro entzuten ari direnak kontatu du. Aurretik Jesus Maria Palacios zuzendariak “Etxe Hutsa” film laburra eskainiko du eta saioan bi errealizadoeak izango dira.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online