Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Munduko zinemaldia garrantzitsuena, CANNES ate joka

Oraindik bi hilabete falta dira baina Cannes pixkanaka pixkanaka ari da zeintzuk izango ditun ardatzen berri ematen. Aste honetan 66. edizio honen kartela erakutsi dute. Eta bertan zinemazko bikote eder bat: Paul Newman eta Joanne Woodward aktore eta senar-emazteak. Woodward aktore nagusia izan zen Newmanek egindako pare bat filmetan gutxienez. Cannesen izan zen bikotea, nola ez. <img alt="" src="http://www.festival-cannes.com/assets/Image/2013/Affiche/AFF_CANNES_72dpi_BD.jpg" class="aligncenter"… Read more →

Giza Eskubideen XI. zinemaldia prest

Hamaikagarren edizioa du Donostiako zinemaldi honek. Baina guztiz errotuta dago. Giza eskubideen inguruan egiten den zinema erakustaldiak Patricio Guzmanen, Txileko dokumentalista ospetsuaren ikastaro bat izango du, besteak beste. Gaur film luzeen sail ofizialaren aurrerapena iragarri dute. http://www.cineyderechoshumanos.com/2013/index.php?option=com_content&view=article&id=12&Itemid=8&idn=17594&lang=eu Apirilaren 19tik 26ra egingo den zinemaldiaren sail ofizialean izango diren lehen 9 film luze aurkeztu dituzte. Horien artean, bi estrenaldi. Gipuzkoan filmatu eta ekoiztutakoak… Read more →

Truebako ostegun gau bereziak

Donostiako Gros auzoko zinema izan da Trueba zinema. Iaz berritu zutenetik erreferente bilakatu da. Jatorrizko bertsioan pelikulak ikusi nahi dituztenentzat erreferente. Aktoreak eurek grabatutako ahotsean entzun nahi dituzten zinezaleek arrats ezagutzen duten zinema. Izan ere, Madriletik eta Bartzelonatik kanpo, ia bakarrik Trueban ikusi daitezke filmak jatorrizko bertsioan. Erreferente bilakatu horretan, ekimen berriarekin etorri dira Truebaren kudetzaileak, SADE enpresako arduradunak. Ostegun… Read more →

Norvegia eta pelikuletako musika-konpositoreak ezagutzeko aukera

Ez, ez Norvegiako enbaxadaren eskaintza. Edo bai. Nafarroako Filmotekak egiten duen lan itzelaren barne, beste bi ziklo izango ditu martxan hilabete honetan: Norvegiako zinema eta pelikuletarako musika-konpositoreen lanak. Horiek urte osoan eskaintzen den ezinbesteko zinemaren zikloari gehituko zaizkio. Ezinbesteko zinema Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, UPNArekin batera eskeinitako zikloa da. Urrian hasita apirilarte asteazkenero XX.garren mendeko hamarkada bakoitzeko eta mende honetako… Read more →

FAS zineklubean, martxoan ere beti bezala film labur eta luzeen nahasketa polita

Atzo Donostiako Kresala zine klubaren egitarauaren berri eman bagenuen, gaur Bilboko FAS zinekluba jakin behar dugu. Film labur eta luzeen nahasketa ederra prestatu digute. Gaur bi orduz pasako dugu Japonian. Yasujiro Ozuk 1953an filmatutako “Tokyo Monogatari“, hau “Cuentos de Tokio”. Plano finkoz egindako pelikula zoragarria, bapatean travelling ikusgarri bata erakusten diguna. Anekdota txikiz osasutako filmak denbora nola pasatzen duen kontatzen… Read more →

KRESALAren martxoko egitarau

Hila hasi dugu eta gure zineklubek euren hilabeteko programazioa hasi. Gaur Donostiako Kresalak hilabete ezohikoa antolatu du. Bi saio doakoak izango dira, bata Gotzaitegiarekin batera antolatuta, bestea zinekluba jaio zen aretoan, Kresala egoitzako aretoan. Gaur Bela Tarr zinegile hungariarraren azken filma ikusteko aukera izango da. “The Turin Horse“, Friedrich Nietzsche filosofo alemaniarraren inguruko istoria batekin datorkigu. Filmak Fipresci sari ospetsua… Read more →

Confianza online