OSCAR sariak (I), ingelesez ez den pelikula onena

Urte sasoi horretan gaude. Oscar sarien atarian. Eta zinezale askok muzin egiten badiote Holywoodeko akademiak ematen dituen sariei, askok eta askok begiak pantailara itsatsita edukiko ditugu gure maitatuenek Osaba Oscarren itxura duen irudia jasotzen duten jakitearren. Bilbon Aux Magazinek ikustaldia antolatu du Alhondegian eta Teatro Camposen. Donostian Via Foran antolatu du Koskars taldeak. Blog honek ere gau horretako laburpena ematen saiatuko da eta horri adi egoteko izendapen batzuk gogoratu nahi dizkizuegu. Hasteko ingelesez ez den pelikula onena, atzerri pelikula onena bezala ezagutzen dena. Honetan Akademiak ohiko eskemari eutsi dio eta bost film daude izendatuak.

Askoren faboritoa Michael Haneke alemanak frantsesez egin duen Amour da. Zinemaldian ikusi nuen eta benetan ukitu nindun adinekoen bigote honen amodio istorio honek. Sariak jaso eta jaso ari da eta liteekena da ostiralean egingo den Cesar, Frantziako Akademiaren sarietan ere iruditxo andana jasotzea. Emanuelle Riva hain zoragarri dago emakumezko aktore Oscar saria jasotzeko faborito ere dela. Pelikula berak ere Oscar saria jaso dezake film onenaren sailean, ez bakarrik atzerri pelikula sailean. Oscar sarien historian atzerriko pelikula bat bi sailetan izendatuta dagoela laugarren aldia da.

Aukerak dituen bestea “No” txiletarra da. Pablo Larrainek egindako filma Donostiako zinemaldian ikusteko aukera izan genuen eta egun areto komertzialetan ikusi dezakezue. Garcia Gael Bernal aktorea buru duen pelikulak umorez kontatzen ditu Pinochet kargutik kendu zuen erreferendumaren nondik norakoak kontatzen dita. Eta kritikok eta publikoak bat egin dute filma maitatzerakoan.

Publikoak ziurrenik maitatuko du Danimarkak Oscar sarietara aurkeztutako filma. A Royal Affair iparraldeko areto komertzialetan eman da jada eta Biarritzen ikusteko aukera izan nuen. Mads Mikkelsen aktore zoragarria buru du filma. Bera da Danimarkako erregearen medikua eta erreginaren maitale bilakatzen dena. Esan bezala emakume askoren gusturako izango da filma baina niri eskasa iruditu zitzaidan. Martxotik hegoaldeko aretoetan ikusgai izango duzue.

Iparraldeko zine aretotan eman da jadanik ere Canadak aurkezten duen War Witch edo “Rebelle filma. Afrikako gerra batean soldadu errebeldeen sexu esklabua izatera behartzen duen neskatoaren istorioa kontatzen du. Kritiko askok film sendotzat jotzen dute eta gustura hartuko luke berak Oscar saria jasotzea.

Eta berriz Europan bueltan, Norvegiak bost izendatuen artean sartu du bere film bat. Kon-Tikifilm luzeak Noruegako Thor Heyerdahl esploratzaileak II Mundu Gerra bukatuta Pazifikoan egindako bidaian du iturri. Heyerdahlen ustez, Polinesia populatu zuten Hegoameriketatik Colon baino lehenago joandako batzuk. Horiek ustez erabilitako egur txalupak egin eta beste bost tripulariekin batera Perutik atera zen, itsas mareen menpe bidaia eginez. Azkenean 101 egunen buruan Polinesiako atoloi batera iritsi zen. Bere itsas abentura 1951an jaso zen dokumental batean, Oscar saria irabazi zuen dokumentalak. Orain fikziozko pelikula batekin zortea errepikatu nahi dute norbegiarrek. Oraindik ez du estrenaldi fetxarik ez Espainian ez Frantzian ere. Oscar saria ematen badiote igual aukera izango dugu gure pantaila handietan ikusteko.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online