Badator PUNTO DE VISTA, Iruñeako dokumentalen zinemaldia

Zinema aste mamitsua benetan. Larunbatean Berlinale bukatu eta sariak partitu zituen. Igandean, Espainiako zine akademiak eman zituen bereak, Goya sariak. Ostiral honetan Frantziakoak emango ditu, Cesar sariak. Eta aste bukaeran, igandean, gehien itxoiten direnak, Oscar sariak, Holywoodeko sari ezagunak. Eta hori guztien artean, Iruñean, gero eta indar gehiago hartzen ari den zinemaldia, PUNTO DE VISTA, dokumentalen zinemaldia hasiko da gaur.

8garren edizioa da eta igandea bitartean ez-fikziozko zinemaren hitzordu garrantzitsua da. 1500 zinta jaso dituzte eta azkenean 17</strong> onartu dituzte lehiaketan. Horietatik 11 film luzeak dira eta 6 film laburrak. Film onenaren saria, Film Labur Onenaren Saria, Jean Vigo Saria – Zuzendari Onenaren Saria edota Ikusleen saria daude lehian. Osotara 85 film emango dira, 22 herrietatik etorrita. Aipatzekoa esaterako Vers Madrid (The Burning Bright)”, Sylvain George frantziarrak M-15 mugimenduari buruz egindako lana Sail Ofizialean lehiatuko dena. Edota Oskar Alegria nafarra zinemaldiz zinemaldi arrakastaz aurkezten ari den “Emak Bakia Baita” saio berezian erakutsiko dutela

Punto de Vista zinemaldiak ikusleei erreflexiorako gonbitea egiten die, gure inguruan dugun munduari buruz pentsaraztea eskatzen die. Eduardo Coutinho zinegile brasildarra omenduko du. Brasildarren ahotsaren bitartekari jotzen den zinegilea gaur izango da inaugurazio galan. Saioan As Cançoes Coutinhoren filma emango da. Bertan 18 lagun jartzen ditu zinegileak kamara aurrean eta euren bizitzan garrantzia izan duten kanten inguruan galdekatu.

Aipatzekoa da nafar zinegileak egiten ari diren lanari buruzko erreflexio tartea zabaldu duela aurten zinemaldiak. Procesossailean hiru proiektu ikusteko aukera izango da: batetik Raul de la Fuentek Angolako gerra zibilaz egindakoa; bestetik, X films ekoizpen etxea nafarraren inguruan izandako artisten, intelektualen eta zinegileen istoriak laburbildu dituzte J.L. Pimoulierrek eta Carlos Bassasek eta azkenik, Patxi Urizek Amazonian lan egin duen Diego Arregi mediku nafarraren bizitza jaso du dokumentalaren berri enmango du. Hortaz gain, Daniel Castrok 2009tik egiten ari den bideo egunkaria erakutsiko da.

Film gehienak 4 euroren truke ikusi daiteke. 5 pelikula ikusteko bonoak berriz 15 eurotan eskuratu daiteke.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply