Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Zine komertzialetik pentsarazi nahi duen zinera

Oscarren birahamuna pasata, igandean Iruñeako PUNTO de VISTA zinemaldiak itxi zuen sarien banaketaren berri eman behar da. Sei egunez Nafarroako hiriburua dokumentalaren hiriburua bilakatu da. Pentsarazi nahi duten 85 film ikusi dira, horietatik 17 lehian izan direla. 11 film luzeen artean, Txina barnealdetik etorritakoa saritu du  Christian Von Borries, Bill Brown eta J.P.Sniadeckik zinegileak eta Jose Luis Cienfuegos, eta Ana… Read more →

OSCAR sariak (eta IV), zuzendari eta film onenaren izendapenak

Iritsi da zinezale askok itxoiten duten unea. Oscar sarien gala da gaur, 85. edizioa. Zinezale askok espero dute baina kritikoek gero eta muzin gehiago egiten diete, batez ere aurten egindako hautaketa ondoren. Zuzendari garrantzitsu bat ahaztu omen dute, ohizko bost izendapenetan. Eta hori eta film onenaren sailean bere pelikula hautatu badute ere. Aurten 11 film daude pelikula onenarako izendatuak. Horietatik… Read more →

OSCAR (III), emakumezko aktore desberdinak izendatuak

Gizonezko aktore onenaren Oscar sarietarako bezala, emakumezko aktore sailean ere, ohiko bost izendapenera mugatu da Akademia. Film onenaren sailean berriz aukera askoz zabalagoa da. Emakumezko aktoreen izendapenetan baina desberdintasun nabarmenak daude: batzuek drama latzetan lan egindako paperegatik daude izendatuak, beste batzuk komedia kutsuak dituzten filmagatik. Eta estrainekoz bi izendatuen artean, adin alde handiena dago. Emmanuelle Riva zoriontzeko aitzaki asko daude…. Read more →

CESAR 2013: Maitasunaren garaipen borobila

Zinegile askorentzat film bat egitea eta estreinatzea garaipen bat da. Zinemaldi eta sarien munduan sartuta garaipena izan daiteke izendatuta izatea baina ezin da garaipen borobila aldarrikatu kartazaletik zure izena ateratzen duten arte. Hori pentsatuko zuten bart “Camille Redouble“ eta “Holy Motors“ pelikulen ekipoek. 13 izendapen zituen Noémie Lvovskyren komediak eta 9 Leos Caraxen film arriskutsuak. Eta biek esku hutsik joan… Read more →

OSCAR sariak (II), aktoreen lana

Oscarren aurtengo edizioa berritasun batekin omen dator. Azkenean Akademiaren Sariak izena kendu dute eta jada herrikoia bilakatutako utziko dute. Galako sari banatzaileek ondorioz zuzen esan dezakete “And the Oscar goes to …”   Sari jasotzaileen artean zalantza gutxi dago nork hartuko duen gizonezko aktore nagusiaren saria. Daniel Day-Lewis itzel dago Lincoln presidentearen paperan. Pelikula orotara gustatu zait baina nire ustez… Read more →

CESAR, Espainiako Goya sarien ostean Frantziako txanda orain

Etenik gabeko astea dirudi hau. Goyaren atxurra gainditu ezinik eta Oscarren atarian, gaur Frantziako akademiaren sariak jakingo dira. Eta 38. edizio honetako Cesar horien izendepenetan komedia batek hartu ditu gehien. Hego Euskal Herrian oraindik ikusi ez dugun “Camille Redouble“ filmak. Izendapen horietan niretzat film batzuk gehiegi jaso dituzte eta beste batzuk berriz gutxiegi. “Camille redouble“ pelikularen zuzendariak, Noémie Lvovskyk bi… Read more →

OSCAR sariak (I), ingelesez ez den pelikula onena

Urte sasoi horretan gaude. Oscar sarien atarian. Eta zinezale askok muzin egiten badiote Holywoodeko akademiak ematen dituen sariei, askok eta askok begiak pantailara itsatsita edukiko ditugu gure maitatuenek Osaba Oscarren itxura duen irudia jasotzen duten jakitearren. Bilbon Aux Magazinek ikustaldia antolatu du Alhondegian eta Teatro Camposen. Donostian Via Foran antolatu du Koskars taldeak. Blog honek ere gau horretako laburpena ematen… Read more →

Badator PUNTO DE VISTA, Iruñeako dokumentalen zinemaldia

Zinema aste mamitsua benetan. Larunbatean Berlinale bukatu eta sariak partitu zituen. Igandean, Espainiako zine akademiak eman zituen bereak, Goya sariak. Ostiral honetan Frantziakoak emango ditu, Cesar sariak. Eta aste bukaeran, igandean, gehien itxoiten direnak, Oscar sariak, Holywoodeko sari ezagunak. Eta hori guztien artean, Iruñean, gero eta indar gehiago hartzen ari den zinemaldia, PUNTO DE VISTA, dokumentalen zinemaldia hasiko da gaur…. Read more →

Berlinale 63: emakumeak eta europako zinema txapeldun

Esana zuen Berlinaleko zuzendariak, Dieter Kosslickek. 63garren edizio hau emakumeari eskaini nahi zion. Ez dakit iaz Cannesen izandako polemikak zeresana izan zuen baina agindutako bete egin da. Epaimahaieko 7 kideetatik 4k emakumeak ziren eta irabazi duten zinten artean bi emakume indartsuak agertu dira. Errumaniako zinemak bitxiak eman ditu azken hamarkadan. Cannesen irabazi ondoren, orain Berlinaleko Urrezko Hartza, Sari Nagusia jaso du zinematografia… Read more →

GOYA sarien 27garren edizioa, ustekabe batzuk eta politika mezu bakanak

Espainiako zinema akademiak bere 27garren sarien bilduma partitu zituen bart. Eta ustekabe gutxi izan ziren egia esan. Pablo Bergerren “Blancanieves“ filma irabazle nagusi izan zen. Zezenen munduan girotuta Edurne Zuriaren bertsioak 18 izendapen zituen eta 10 jaso zituen. Besteak beste, kanta onenaren saria, irabazlearen irakurketan aurkezleek tronpatu ondoren. Maribel Verduk egindako amaorde gaiztoak emakumezko aktore onenaren saria lorturazi zion. Eta… Read more →

Confianza online