Berlinale 63: emakumeak eta europako zinema txapeldun

Esana zuen Berlinaleko zuzendariak, Dieter Kosslickek. 63garren edizio hau emakumeari eskaini nahi zion. Ez dakit iaz Cannesen izandako polemikak zeresana izan zuen baina agindutako bete egin da. Epaimahaieko 7 kideetatik 4k emakumeak ziren eta irabazi duten zinten artean bi emakume indartsuak agertu dira.

Errumaniako zinemak bitxiak eman ditu azken hamarkadan. Cannesen irabazi ondoren, orain Berlinaleko Urrezko Hartza, Sari Nagusia jaso du zinematografia horretako azken fruituak:Pozitia Copilului filmak. Bertan ume bat hil duen gizonaren ama manipulatzaileak nola heltzen dio kasuari kontatzen dio. Ediporen mitoaren beste bertsioa filmatu du Calin Peter Netzerrek. Zintak gainera FRIPESCI, kritikaren sari garrantzitsua baliatu dio. Gu Donostian Errumaniako zinema berriaren inguruko atzera begiko baten zain geratzen gara.

Europa berritik, Balkanetatik dator zinemaldiako beste irabazlea. Danis Tanovic bosniarrak krudelki erretratu du sistema komunistatik kapitalismo bortitz batera jauzi egin duen herria. Emakume ijito batek ume hila darama umetokian baina asegurua pagatzeko dirurik ez eta ez dute Bosniako inongo ospitalean operatu nahi. Epizoda u zivotuberaca zeljeza (Burdin hartzaile baten bizitzan unea) filmak bi sari nagusi lortu ditu: Epaimahaiaren Saria eta Zilarrezko Hartza Aktore Onenarentzat, Nazif Mujicentzat. Mujic ez da aktorea, gertaera hori benetan bizi izan duen ijitoa baina.

Zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartzak berriz Ameriketara joan dira. David Gordon Green estatubaturrak zuzendaria onenaren iruditxoa jaso du Prince Avalanche filmeagatik. Emakume aktore onena Berlinaleko edizio honetan berriz Paulina Garcia izan da. Gloria filmean emakume indartsu baten bigarren papera ikusi dugu, bizitzaren kolpeei aurre egin eta gainditu duen emakume bat. Filmea Donostiako Zinemaldian Zine Eraikuntza Saria jaso zuen.

Azken urtetan, kutsu politikoa izan du A mailako urteko lehen zinemaldiak. Eta oraingoan ez du hutsik. Jafar Panahi irandarrak debekatu du zinema egitea baina horri muzin eginez Pardé filma bidali zuen Berlinera. Gidoi onenaren saria jaso du ordainean. Estrainekoz Kazajastanetik heldutako film bat ere ez da esku hutsik joan. Uroki Garmonii filma ederrak argazkilaritza saria jaso du.

Horietako batzuk ziurrenik Donostiako Zinemaldian ikusgai izango ditugu aurten.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online