GOYA sarien 27garren edizioa, ustekabe batzuk eta politika mezu bakanak

Espainiako zinema akademiak bere 27garren sarien bilduma partitu zituen bart. Eta ustekabe gutxi izan ziren egia esan. Pablo Bergerren “Blancanieves filma irabazle nagusi izan zen. Zezenen munduan girotuta Edurne Zuriaren bertsioak 18 izendapen zituen eta 10 jaso zituen. Besteak beste, kanta onenaren saria, irabazlearen irakurketan aurkezleek tronpatu ondoren. Maribel Verduk egindako amaorde gaiztoak emakumezko aktore onenaren saria lorturazi zion. Eta film onenaren saria ere jaso zuen txuri beltzean film mutu honek.

Niri pena bat geratu zitzaidan. Pablo Bergerrek ez zuen zuzendari onenaren saria jaso. Juan Antonio Bayonak kendu zion, salomonikotzat jo zen erabaki batean. Izan ere, Bayonak nazioarteko aktoreekin egindako superprodukzioak dirutza egin du orain arte. Iaz Espainiako filmek istoriako diru gehien lortu zuten takilan eta Bayonari filmeak zeresan handia du horretan. Zuzendari onenaren sariaz gain, 3 sari gehiago lortu zituen. Zoritxarrez Fernando Velazquez getxotarrak ez zuen lortu musika onenaren saria ezta Naomi Wattsek aktore onenaren saria.

Gaueko beste poztasun bat Jose Sacristanena. 75 urterekin inoiz ez zuten izendatu eta atzo azkenean izendatu eta Goya saria jaso zuen, El Muerto y Ser Feliz pelikula bitxian egindako paper nagusiagatik. Nire faboritoa Antonio de la Torre zen, baina tira, bere filma Grupo 7 gaueko galtzailetakoa izan zen. 16 izendapen zituen eta bi besterik ez zuen eskuratu. Okerrago ibili zen Truebaren El Artista y La Modelo“. Frantsez filmatutako pelikulak Goya buru bat ere ez zuen eskuratu, 13 izendapen bazituen ere.

Euskal zinemak nahiko eskuhutsik etorri zitzaigun. Animazioan lau filmetik bi euskal ekoizpen etxeak egindakoak ziren. Baina eurek aurreratu ziguten bezala beste batek eraman zuen saria. Las Aventuras de Tadeo Jones filma gainera gaueko irabazleetako bat izan zen, 3 iruditxo eskuratu bazituen.

Aktoreen Batasunak gala krisiaren bozgoragailu egiteko mezuaren aurrean, Akademiak lasaitzeko deia egin zuen. Azkenean Akademiako presidenteak berak hartu zuen paper errebindikatiboa. BEZaren igoerak kulturari egindako kaltea azpimarratu zuen eta gobernuari hori aldatzeko eskatu, Kultura ministroa, Wert ministroa aurrean zegoela. Eva Hache aurkezleak ere bere hitzaldian perla batzuk bota zituen, gero sare sozialetan zeresana izan zutena. Hezkuntza publikoaren emandako mezua edota monarkiaren aurka. Esaterako Printzea galara zergatik ez zen etorri galdetu zuen. “Eskubaloi finalera joan zen, eskubaloiak familia horri emandako disgustuekin“, bota zuen. Sahararren eta Kubaren aldeko mezuak ere izan ziren.

Baina agian gehien komentatu dena, Candela Peñak egindakoa. Bigarren mailako aktore onenaren saria jasotzerakoan, bera katalana zela gogoratu zuen eta hiru urtez lanik gabe egon dela. Hiru urte horretan osasungitza publikoan izandako murrizkten ondorioak jaso izana eta hezkuntza publikoaren defentsa egin zuen. Hainbat aktoreen paparrean zuten Murrizketak Ez pegatina baino indartsuagoa izan zen.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online