GOYA sariak, euskal begiez

Pablo Berger bilbotarrari elkarrizketa bat baino gehiagoan galdetu diote Blancanieves filma egiteko The Artist izan badu buruan. Baina Bergerrek Edurne Zuriaren bertsioa egiteko ideia aspaldikoa zuen. Espainiako zineman baina gertatzen denez arriskua ez dute maite produktoreek. Eta ekoizle batek baino gehiagok irrifarrez erantzun zion zezenen munduan Edurne Zuri kokatu nahi zuela esan zionean.

Orain ziurrenik, Bergerrek egin beharko die irrifarrea. Blancanievesfilmak oraingoz miloi bat euro jaso ditu takilan. Eta Goyetarako 18 izendapen ditu, aurkezten zen guztietan. Eta gaueko faboritoa da. Adi egon behar dugun euskal izen bat da.

Bestea Fernando Velazquez getxotarra.Lo Imposiblesoinu banda berarena da. RNE “Ojo crítico” sari ospetsua irabazi ondoren, gero eta izen handiagoa du Velazquezek. Juan Antonio Bayonak tsuminaren inguruan egindako pelikularen soinu banda nazioartean urteko 10 soinu banda onenen artean sartu du musika espezializatuta aldizkari batek. Hona hemen pasarte bat.

Animazioa da euskal zinema hoberen egiten duen generoa. Edo horrela onartu du beti Espainiako zine akademiak. Lehen Goya saria sail horretan Baleuko ekoiz etxe euskaldunak irabazi bazuen. Gaur izendatuta dauden lau filmeetatik bik euskal partehartzea dute. BALEUKO durangotarrak errepikatzen du produkzio etxe indiar batekin egindako The Wish Fish“.

Eta bestetik Oiartzunen egoitza duen Dilubitoon etxeak Madrileko ekoizpen etxe bateki egindako Herenguseak:Haritzaren bihotza ere izendatuta dago. Faboritoa baina Las Aventuras de Tadeo Jonesda. Iaz animaziozko film laburren artean Goya saria irabazi ondoren askoren ahotan dago. Espero dezagun ustekabea gertatzea.

Euskaldunak adi egongo gara film laburren sailean. Aurtengo Kimuak bilduman jasota dago eta aurkezten den zinemaldietan sariak jaso eta jaso ari da Voice Over“. Film labur honen talde teknikoan hainbat euskaldunek parte hartzen dute.

Goya sarien jarraipena egin ezkero etxean egin daiteke lagunekin. Donostian gainera beste aukera bat dago. Sade Cines taldeak Principe aretoan jarraipena egingo du lagunekin eta hurbiltzen diren zine zaleekin.

Espainiako Akademiaren sarien 27. edizioa ez galtzeko aukera ederra.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online