Goya Sariak, krisiaren erdian uzta oparoa

Igandean emango dira Espainiako zine akademiaren sariak, Goya sariak. 27garren edizioa da eta aitortu behar dizuet ikusmina sariek ez, galan sortu daiteken giroak ematen didala. Aktoreen Batastunak Goya sarietara izendatuta daudenei bozgoragailuena egitea eskatu die, bizi dugun egoera, lan erreforma, hezkuntzako murrizketak, langabezia eta kaleratzeak salatzeko. Akademiaren presidenteak, Enrique Gonzalez Machok, aditzera eman du ez duela onartu 2003an gertatutako errepikatzea. Orduan gerraren aurkako ezetza irudikatzeko baliatu zuten Goyen gala. Urte horretakoa errepikatzen bada gala oso interesgarria izan daiteke, Wert ministroa publikoan eserita.

Machok onartu du baina protestarako arrazoiak daudela, zinema subentziotan murrizketak eta BEZa direla eta. Baina Machok eta Akademiak badute zer ospatu. Sari hauek sortu zirenetik takilla gehien egin dute film espainarrek. Takillaren ehuneko 17a espainiar zinemak eskuratu du. Espainiar zinema edo. Urtetako lanaren fruituak dira.

Espainiar zinema edo diot, izan ere, urte honetakoa uzta kuriosoa izan baita. Pelikula onenaren saria jasotzeko lehian dauden lau pelikuletik bik atzerriko hizkuntza batean errodatu dira: frantsesez El Artista y La Modelo eta ingelesez Lo Imposible“. Azken hau Hollywoodeko produkzioa ematen du, Ewan McGregor eta Naomi Watts buru duen aktore talde batekin. Blancanieves” berriz mutu da. Eta kuriosoa ere pelikula onenaren lau lehiakide horietatik bi zuri beltzean grabatu dira: “Blancanieves” bera eta El Artista Y La Modelo“.

Edurne Zuriaren istorioa zezenen mundura ekarri duen filma faborito nagusia da. 18 izendapen ditu eta litekeena horietako asko jasotzea. Besteak beste, film onenaren eta zuzendari onenaren Goya saria jaso dezake Pablo Berger bilbotarraren pelikulak.

Konpetentzia bete betean espainiartzat joko genuke film bategatik datorkio. Akziozko Grupo 7 . 16 izendapen ditu. Eta Antonio de la Torre aktorea dago kiniela guztietan gizonezko aktore onenaren saria jasotzeko. Hori bai lehiake sutsua izango du: Pepe Sacristanek bere lehen izendapena baitu El Muerto y Ser Feliz” filmean egiten duen lanagatik. Emakumezkoetan askok Naomi Watts dute ahotan. Berarena da Lo Imposibledituen 14 izendapenetik bat.

 

Horiek kinielak, emaitzak, sariak nork eta zein filmek jasoko duten jakiteko igandean, gaueko 22tik aurrera.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online