Ben Affleckek ezin du zuzendari onenaren OSCAR saria jaso. Ez dago izendatua. Baina dagoeneko ziur naiz ez diola garrantzirik ematen. Bera eta bere “Argo“ filma sariak jaso eta jaso ari da. Azkenak BAFTA sariak, Britaniar zinema akademiaren sariak.
Teherango enbadaxako krisiaren pasarte ezezagun bat kontatzen duen filmak zazpi izendapen zituen eta hiru Bafta jaso ditu. Potoloenak. Besteak beste, film onenaren saria, zuzendari onenaren saria eta muntai onenaren saria jaso ditu. Galtzaile nagusia “Lincoln“ filma izan da. Steven Spielbergen filmak 10 izendapen izan zituen, baina sari bakarra jaso du. Daniel Day Lewisek Lincoln presidentearen paperean ondoren jaso du hori eta esan beharra dago bidezko saria dela, Day Lewisek lan paregabea egiten baitu.
Gaueko beste galtzailea “Los Miserables“ musikala. 9 izendapen zituen eta 3 sari besterik ez du jaso. Garrantzitsuena bigarren mailako emakume aktorearena hartu Anne Hathawayk. Britaniar film onenaren saria kendu dio britaniar zinemaren historian diru gehien bildu duen “Skyfall” pelikulak. Sam Mendesek maisuki zuzendu duen James Bonden enegarren film honegatik Javier Bardem izendatuta zegoen bigarren mailako aktore sarirako. Baina Christoph Waltzek jaso du, “Django Unchained“ filmagatik. Waltz faborito da Oscar saria jasotzeko ere.
Aipatzeko “Amour“ filmaren arrakasta. 3 izendapen zituen eta bi sarikin etxeratu da. Emmanuelle Rivak emakumezko aktore onenare Bafta hartu du eta Michael Haneke alemanak frantsesez egin duen filmak atzerritar pelikula onenaren saria ere poltsikoratu du. Gustura nago baita dokumental onenaren sariarekin. “Searching for Sugar Man“ film hunkigarriak Donostiako Dock of the Bayn sari nagusia jaso zuen. Oso gustura ikusi genuen. Orain Oscarretarako faborito bilakatzen da bart Bafta saria jasota.
Please comment with your real name using good manners.