Urtea hasteko Badiako moiatik zinemari begira

Donostia zine hiria izan nahirik, aspaldi anaiarrebatxoak agertu zaizkio Donostiako Zinemaldi ospetsuari. Azkena musika dokumentalen jaialdia da: Dock of the Bay. Gaur hasi eta igandea bitartean: filmak, kontzertuak eta erakusketak uztartuko ditu.

Aurten gainera erronkez beterik dator. Bost urtez mostra izan ondoren, Donostiako Musika Dokumentalen Nazioarteko Zinemaldia bezala aurkezten zaigu orain. Estatuko eta nazioarteko hamaika film lehiatuko dira eta beste bost erakutsiko dira. Erakustaldiko pelikulek ohiko lekuan ikusi ahal izango dira Antzoki Zaharrean. Lehiatzen direnek aldiz areto komertzialak izango dituzte ostatu, SADE taldeko, Trueba multizineak.

 

Lehiaketa artean, beste zinemaldietan sariak jaso dituzte film batzuk aurkitu ditzakezue. Besteak beste, gaur gaueko 9tan emango duten Searching for Sugar Man”, Dylan hispanoa jotzen zen Sixto Rodriguez nola desagertu zen arakatu nahi duen dokumentala. 8 bat sari ditu, besteak beste, Sundanceko Epaimahaiaren Sari Nagusia. Saritutako beste pelikula “El Foso” da. Liceuko operako orkestran aritzen diren musikariei buruzko filma Malagan saritu zuten. Horietaz gain, genero askok ikutuko dira, hip hopa, indie musika, rocka … Musikari izatearen piurak, biretan musikariei sortutako pasadizoak, musika egitearen aldapa gora eta beherak … izango ditugu gaiak.

Antzoki Zaharrean, lehiaketaz kanpo, larunbatean eta igandean emango dituzten filmen artean “Je Suis Venu Vous Dire … ” filma aipatu nahi nuke. Iparraldean ikusteko aukera izan zen … data eskas batzutan izan bazen ere kantautore frantziar ezagunaren inguruko dokumentala. Hori gutxi balitz, FNACen hainbat film emango dira eta kultur etxe desberdinetan Fermin Muguruzak zuzendutako Next Music Station dokumental saila.

 

Zineaz gain, ohi bezala, kontzertuak ez dira falta. Larunbatean izango dira. Eguerdian, Parade taldea arituko da Trueban. Capsula talde argentinobilbotarrak berriz gauerdian bertsionatuko du David Bowieren Ziggy Stardust – ez dakigu iaz Donostiak artista britaniarraren inguruan eman zuen dokumentala ikusi ondoren edo. Antzoki Zaharrean egingo dute ordu txikiko emanaldi hori.

Eta galdu ez behar duzuen erakusketa. Kontzertu askotan ikusiko zenuten. Musikarien ehizean. Bera “El humilde Fotero del Pánico” izenpean izkutatzen da baina gurasoek Juan bataiatu zuten, Juan Gonzalez Andres kazetaria da. Berak hartutako 40 argazki ikusteko aukera izango da Zuzenean deritzan erakusketan, Egiako Kultur Etxean.
Hona hemen adibide bat.

Zorte on Juan!

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online