Archives by date

You are browsing the site archives by date.

MAPA, belaunaldi baten egunkaria.

MAPA, belaunaldi baten egunkaria.

Sevillako Europar zinemaldian Europako domukental onena irabazi zuen ex-aequo. Orain Goya sarietarako izendatu dute. Eta gero eta zinemaldi gehiagotan ikuten ari dira. “Auspo” horri helduta, Madril eta Donostiako areto komertzialetan, SADEren Printzipe aretoan, estreinatzen da ostiral honetan, “MAPA“, Leon Siminiani zuzendariaren lehen lan luzea, lehen dokumental luzea. Lanetik kaleratu berri duten telebista zuzendari batek Indiara bidaia egiten du kanta bati… Read more →

FIPA berritua baina FIPA jendetsua ohi bezala

Gauza batek poza handia ematen dit FIPAra joaten naizen bakoitzean. Biarritzen urtarrilean egiten den ikusentzunezko jaialdia ez da erreza publiko normal batetzat: produktu asko dokumentalak izaten dira. Telebistaz gero emango direnak edo igual aukera hori izango ez dutenak. Baina horiek ikusteko irrikitan izaten dira Biarritzeko ikusleak eta aretoak behin baino gehiagotan beteta izaten dira. Giroa sortzen da gainera, ikusitakoa komentatzen… Read more →

26. FIPA, ikusentzutekoen zinemaldi berritua

Baimena eskatu behar dizuet. Baimena pantaila haunditik txikira jauzia egiteko. Izan ere, Biarritzen arratsean hasiko baita FIPA, gurean ospatzen diren jaialdietako bat, gero eta indar gehiago duena. Berau batez ere Frantzian baina baita munduko beste lekutan telebistarako egiten diren produktuak erakustoki garrantzitsua da. Lapurdiko hirian jada argazkia egin du edizio honetako epaimahaiak. Larunbata bitartean 56 atal ikusiko behar dituzte, bost… Read more →

Django, Tarantinok western-a filmatzen duenean

Aitortu behar dizuet. Gogoz baina beldurtuta iritsi naiz “Katea kendutako Django” ikustera. Beldurrez, 165 minutuko metrajea baitu. 2 ordu eta hiru laurden zinemako aulki batean eserita. Eta beldurtuta Quentin Tarantinoren estilo odoltsua, biolentoa ez dudalako hain maite.   Baina esan behar dut. Asko gustatu zaidala western hau, mezua duen western hau. Ohi duenez Quentin Tarantinok aurreko zinea irudikatu eta omendu ditu…. Read more →

Euriapean, Utahetik datozen eguzki izpiei inbidiaz begira

Hasi da urtea eta hasi zaigu zinemaldien urtaroa. Sundance bihar zabalduko da Park Cityn, Utah-n, Ameriketako Estatu Batuetan. Robert Redford aktoreak sortutako zine jaialdiak 29garren urtea du jada. Eta jada guztiz finkatuta dago, zinema independientearen harrobitzat jo den zinemaldia hau.   Euskaditik mugitu ezinik, inbidiaz begiratzen diogu webgune honi: http://www.sundance.org/festival/. Esteka horretan elurpean izaten diren Park City, Salt Lake City,… Read more →

MAPA, belaunaldi baten egunkaria

Sevillako Europar zinemaldian Europako domukental onena irabazi zuen ex-aequo. Orain Goya sarietarako izendatu dute. Eta gero eta zinemaldi gehiagotan ikuten ari dira. “Auspo” horri helduta, Madril eta Donostiako areto komertzialetan, SADEren Printzipe aretoan, estreinatzen da ostiral honetan, “MAPA“, Leon Siminiani zuzendariaren lehen lan luzea, lehen dokumental luzea. Lanetik kaleratu berri duten telebista zuzendari batek Indiara bidaia egiten du kanta bati… Read more →

60 urte eta oraindik osasuntsu

Europako zine klub zaharrenetakoa da Bilboko FAS kluba. 60 urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko egitarau berezia prestatu dute. Ohi bezala, gonbidatuak izango dituzte. Aurten zinegile esanguratsuak dituzte euren sei hamarkadak ganoraz ospatzeko. Pablo Berger (Blancanieves), Enrique Urbizu eta Michel Gaztambide (No Habrá Paz Para Los Malvados) eta Asier Altuna (Bertsolari) euskaldunekin batera, Javier Rebollo (El Muerto y Ser… Read more →

Urtea hasteko Badiako moiatik zinemari begira

Donostia zine hiria izan nahirik, aspaldi anaiarrebatxoak agertu zaizkio Donostiako Zinemaldi ospetsuari. Azkena musika dokumentalen jaialdia da: Dock of the Bay. Gaur hasi eta igandea bitartean: filmak, kontzertuak eta erakusketak uztartuko ditu. Aurten gainera erronkez beterik dator. Bost urtez mostra izan ondoren, Donostiako Musika Dokumentalen Nazioarteko Zinemaldia bezala aurkezten zaigu orain. Estatuko eta nazioarteko hamaika film lehiatuko dira eta beste… Read more →

Urte berri, zinea berriz gure zine klubetan

Astelehenetan donostiar askok hitzordu berezia dute. Kresala zine klubaren saioen eguna izaten da. Urtarrileko egitaraua esku artean dugu eta ez dauka itxura txarrik. Hasteko Jeff Nichols-en estraineko filma emango dute astelehen honetan, “Shotgun stories“. Aita hiltzen zaienean bi anaiorderen arteko borroka kontatzen duen filmak Fipresci Sari ezaguna lortu zuen. Nichols ezaguna egingo zaizue, “Take Shelter“, bere azken filmak sona handia… Read more →

Confianza online