Europako Zinema Sevillan, zinemaldiko sarituak

Eta sarituen artean, euskal enpresa bat. Bidasoaldeko Dibulitoon produktorak egin baitu Madrilgo Milimetros enpresarekin batera “El Corazón Del Roble” animaziozko filma, umeen publikoaren saria jaso duen filma. Aldaketa klimatikoa sorburu narratiboa duen filmak Sevillako umeak eta nerabeak txunditu zituen. Eurek aukeratu zuten Europako hainbat film artean umeen pelikula onena. Giraldillo Junior jaso duen pelikula hau urtarrilaren 18an estreinatuko da.

Azaroaren hasieratik Sevillan egin den Europako Zinema jaialdian sari nagusiak Europako antipodeetan dauden bi herriek hartu dituzte. Urrezko Giraldilloa “Eat Sleep Die” pelikula suediarrak jaso du. Bosnian jaiotako neska gazte baten piurak lana galtzen duenean kontatzen digu. Nermina Lukac gazteak pelikula batean aktore lanetan estreinatu baina arrakastaz. Berak jaso baitu emakumezko aktore onenaren saria. Filmak Venezian ere saria jaso du eta Lukacen lehen filma eta Gabriela Pichler zuzendariaren lehen fikziozko filma da. Epaimahaiaren arabera, zuzendariak “zinemazko ahots hunkigarri eta heldu berri bat du gai unibertsaletaz hitzegiteko”. Zalantzarik gabe jarraitu beharko dugun zuzendaria.

Bizi dugun egoera ekonomiko larria saritu zuten beste filma batek krudelago agertu du. “Boy Eating The Bird’s Food” film greziarrak Zilarrezko Giraldilloa jaso du. Yannis Papadopoulos aktoreak berriz gizonezko aktore onenaren saria eskuratu du. Alpistea jaten duen langabe baten narrazioa Ektoras Lygizosen lehen filma da eta asko txunditu ditu.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Sevillako Europako Zinemaldian Dibulitoon zine ekoizlearen film berria saritu http://t.co/xG2adpKZ

  2. Cines GRUPOSADE
    Cines GRUPOSADE at |

    Europako Zinema Sevillan, zinemaldiko sarituak http://t.co/p8ZvcznY @KristinaZA

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online