Eguberria gure zine klubetan

Eguberriko oporrak iritsi dira. Gure zine klubetan opor gutxi baina bai egitarau bereziak. Batzuek dokumentalak emateko aprobetxatuko dute, beste batzuek film laburren saio berezia egiteko eta gabonetako zinema deritzan zikloa egiteko hartu dute hirugarren batzuek.

Lapurdiko Urruñako Itsas Mendi aretoan ostiraletik eta igandea bitartean Gabonetako Zinema deituriko mini zikloa eman dute. Merlin, Errauskine eta gabonetako filmaren adibide sendoena, Franck Capraren Hau bizitza zoragarria pelikulak eman dituzte, musu truk, doan. Gabonak pasata osteguneko zitari ekingo diote Urruñako Ciné-club La corderie / Les amis de la jeunesse zineklubekoek. Gabonen inguruko giroa lehenengo hitzorduan, Arnaud Desplechinek 2008an egindako “Un conte de Noel” filmean. Eguberria pasata, urtarrilaren 3an, berriz musikal bat: Cyd Charissen hankak ezagutzeko aukera eman zuen “Silk Stockings” (Moscuko ederra) pelikula, Robert Mamoulianek 1957an Gerra Hotza aitzaki egindakoa. Sarrera bost eurotan.



Gernikako Zine-Klub
ak berriz dokumental mini ataltxoa prestatu du egun hauetako. Asteazkenean, Barrura begiratzeko lehioak filma emango dute. Abarrotsa haundia sortu zuen bost zinegileek bost presoei buruz egindako filmak. Euskal Herriko hainbat zine areto eta zine-klubetan eman ondoren, Gernikakoan emango dute. Ostegunean berriz, Anapurnan hil zen Iñaki Ochoa de Olza mendizalearen erreskatearen inguruko Pura Vida dokumentala izango da ikusgai.

Beasaingo Goieniz zineklubean berriz Gau Laburra antolatu dute. Ostegunean gaueko bederitzetatik aurrera Beasaingo Film Laburren XII Emanaldia izango da. Bertan euskal film laburren azken uzta opararen 14 pelikulak ikusteko aukera izango dituzte zinezaleek. Besteak beste, sariak irabazi eta irabazi ari den Voice Over.

Aitzaki gutxi beraz Gabon zinezale batzuek ez pasatzeko.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online