Bilbotik Pasaira, zinemaz gozatu

Kasulitatea edo, azaroa oparo datorkigu zinema erakustaldiaz. Ohiko estrenaldiez gain, bi zinemaldi ari dira egiten une hauetan gurean, Bilboko Zinebi eta Pasaiako Ikuska.

Donostiatik gertu dagoen herri marinel horretako,Pasaiako film laburren 14. edizioa arratsaldean hasiko da gaur, umorezko eta emakumeen inguruko film laburren sorta banarekin. Ostiral bitartean bestelako generoak ikusiko dira: asteazkenean beldurrezko filmen hautaketa bat izango da udal euskaltegiko ikasleentzat euskaraz azpititulatuta, ostiralean berriz jakin mina sortzen duten filmak emango dira. Horretaz gain, iganden bi dokumental eskeiniko dira elkartasuna gaitzat dutenak eta astelehenean naturari begiratzen dion dokumentala.

Eta horretaz gain, noski lehiaketa. 30 film labur lehiatuko dira ostirala bitartean, batzuk Alemaniatik, Irlandatik edota Danimarkatik etorritakoak. Aukera izango da Semincin saria lortu zuen Telmo Esnalen “Hamaiketakoa” ikusteko lehiaketa honetan. Eta jada aurtengo Kimuak hautaketan daude batzuk, esaterako Aritz Morenoren “El bucle”, Haritz Zubillagaren “She’s Lost Control” eta Sergio Borrajonen “La Media Pena”.

Guztia dohainik eta gauden garaietan guztiz gomendagarria den aukera.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Berandu bada ere
    RT @eitbcom: Bilbotik Pasaira, zinemaz gozatu #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/ic27ZJtM

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online