Egunotan martxan dago gero eta indar handiago hartzen ari den zinemaldia da. Sevillako Europear Zinemaldiak 11 urte bete ditu eta eraberrituta dator aurten. Xijoneko zinemaldi entzutetsuak kanporatu zuen zuzendariak , Jose Luis Cienfuegosek hartu baitu zuzendaritza.
Cienfuegosek kargua hartzerakoan argi utzi zituen bere helburuak: Sevillako Zinemaldia publikora gehiago hurbiltzea eta Europan egiten ari den egile zinema defendatzea. Publikoaren onurako, sarrerak 3 euroren truke erosi daitezke. Gauzak horrela, “Holy Motors” bezalako film kuriosoak sarrera guztiak, saio guztietan, agortu ditu.
Zinemaldiak bost lehiaketa ditu, besteak beste, bat umeen eta nerabeen zinemari eskeinita, Europa Junior. Sail Ofizialean Cannesen, Toronton edo Venezian ikusi eta saritu ziren hainbat film daude, esaterako Matteo Garroneren “Reality” edota Oscar eta Europako Zine Sarietara aurkeztatutako hainbat pelikula. Aurtengoan gainera gaztetasuna da deigarriena. Lehiatzen diren 17 pelikuletatik 14tan euren zuzendariek 45 urte baino gutxiago dituzte. Horien beste puntan, Manoel de Oliveira dago. 104 urterekin “Gebo et L’Ombre” zuzendu du.
Euskal zinemaren parte hartzea ez da oso zabala. Sail Ofizialean lehiatzen da “A Perdre La Raison” belgiarra. Filmaren gidoi erdibana idatzi dute Joaquim Lafosse zuzendariak eta Thomas Bidegain zuberotarrak. David Calparsoro donostiarraren azken lana “Invasor” Sevillako zinemaldiaren Ikustaldi Berezien sailean erakutsi da. Karra Elejalde aktore lanetan duen thrillera Toronton eta Sitgesen aurkeztu zuten aurretik.
Dena ez da zinema Sevillan egunotan. Jende gaztea edo erakartzeko gaztea den eta gaztetu den zinemaldi honetara, musika kontzertuak daude gauero.
Sevillako Europear zinemaldia RT @eitbcom: Europako zinema Sevillan ikusgai #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/EzRhAZN5
Sevillako Europear zinemaldia RT @eitbcom: Europako zinema Sevillan ikusgai #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/EzRhAZN5