Hugh Jackmanek ez du krisiaren aitzakiarik izango. Momentuz, behintzat ez du lan eskaintza faltarik. Duela egun batzuk jakin genuen Daniel Craigekin batera A steady rain antzezlana antzeztuko zuela Broadwayeko agertokian.
Duela gutxi jakin genuen baita ere, Miley Cyrusekin batera (Hannah Montana) Personal Security filmeko protagonistetako bat izango dela.
Hala ere, lan gehiago nahi duela dirudi. Izan ere, Fox etxeak Avon Man balizko filmaren gidoia erosi du, ondoren zinemara eraman ahal izateko. Eta Foxe protagonistaren rola betetzeko Hugh Jackmanengan pentsatzen ari dela dirudi.
Auto kontzesionario bateko zenbait langile kaleratuko dituzte. Horietako bat Avon etxeko kosmetikoak saltzen hasiko da gogo txarrez. Hasieran esperientzia txarra izango bada ere, bere xarma eta esperientzia baliatuko ditu salmenten buru jartzeko. Familiaren egoera ekonomiko larria konpontzeko, bere lankide ohiei makillajearen negozioan sartzeko eskatuko die. Helburu argia izango dute herri mailako lehiaketa bat irabaztea.
Zinema gustuko baduzu kontsulta itzazu karteldegiko film berriak.
Please comment with your real name using good manners.