Denbora gutxi iraun du aktore estatubatuarraren liraintasunak pantaila handian. Zinema-aretoetara heldu den Ejecutiva en apuros bere azken filmean exekutiba eder baten rola betetzen zuen. Esan bezala, gutxi iraun dio ordea. Zellwegerrek hirugarren aldiz Bridget Jonesen rola beteko du. Emakume baldar horrek hogeita hamarreko muga bere printzipe urdinaren bila igaro zuen eta orain berrogei urte inguru ditu eta ama izan nahi du.
Variety aldizkariak bere azken alean argitaratu duenaren arabera, Working Title ekoiztetxea Bridget Jonesen hirugarren atala egiteko lehen pausoak ematen hasi da. Oraindik balizko filmak ez du titulutik eta oraindik ez da ziurra Hugh Grantek eta Colin Firthek hirugarrenez parte hartuko dutenik. Filma zinema-aretoetara iristeko gutxienez 2010eko urte amaiera izango da.
Bridget Jonesen lehen atala 2001an heldu zen eta Renee Zellweger, Hugh Grant eta Colin Firth aktoreek hartu zuten parte. Hirurek errepikatu zuten 2004an iritsi zen El diario de Bridget Jones: Sobrevivire bigarren atalean ere.
Zinema gustuko baduzu, kontsulta itzazu zinema-aretoetako karteldegiak.
Renee Zellweger ahate itsusia izatera itzuliko da: http://tinyurl.com/metkwk