Bikote arraro hori igoko da Broadwayko antzeztokietara. Hugh Jackman X-Men Origenes: Lobezno filmeko protagonista eta egungo James Bond izango dira A Steady Rain antzezlaneko protagonistak. Biek Chicagoko bi polizien rola beteko dute.
40 urteko australiarra Broadwayra itzuliko da 2004an The Boy From Oz musikalean eginiko lanarengatik Tony saria irabazi eta gero. 41 urte dituen Daniel Craig aktorea Londresko zenbait antzerki produkziotan agertu izan da, baina honakoa da Broadwayeko antzeztokietan agertuko den lehen aldia.
A Steady Rain, Keith Huff Chicagoko antzerkigileak produzitu zuen. 2006an Broadwaytik kanpo antzeztu zen. Antzezlanak bi egunetan gertaturikoaren gainean Chicagoko bi poliziek dituzten bertsio ezberdinak kontatzen ditu.
Ea zer nola doakien 007 agenteari eta Lobeznori antzerkian. Zineman ikustea nahiago baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.
Please comment with your real name using good manners.