Aurreko astean jakin genuen Paramount etxea Los vigilantes de la playa telesailean oinarritutako filma prestatzen ari zela. Aipaturiko telesailari esker egin ziren ezagun Carmen Electra edota Pamela Anderson, besteak beste. Bada, orain jakin dugu Pamela Andersonek ez duela filmean parte hartuko. Hala ere, baliteke aktorea kameo bitartez filmean agertzea. Momentuz ez da zabaldu, besteak beste, David Hasselhofekin edota Carmen Electrarekin zer gertatuko den.
Badakigu Los vigilantes de la playa filmeko gidoilaria eta zuzendaria Jeremy Galick izango dela. Zuzendariak komedia burugabe bihurtu nahi ditu sorosleen pasadizoak.
Los vigilantes de la playa filmean bi gizon trakets sorosle izateko aurkeztu dira. Ahal duten guztia egiten saiatuko dira Malibuko hondartzak zaintzen dituzten sorosleen taldeko kide izateko.
Kontsulta itzazu zinema-aretoetara helduko diren datozen filmak.
Please comment with your real name using good manners.