CANNESsetik
Zinemaldi batean kritikaren gustuko izaten ohi den filma izan dugu osteguneko Lehiaketa Ofizialean eta izarrak erakartzeko progamatzen diren horietakoa, auteur kutsua izan nahi badu ere. JEUNESSE (PRINTEMPS) filmaren zuzendaria Bing Wang dokumentalista txinatar ezagunaren lehen partehartzea da Canneseko lehiaketan lehen partehartzea da. BLACK FILES kasuan, Estatu Batuetan filmatu badu ere, Jean-Stéphane Sauvaire frantziarraren itzultzera, duela 15 urte Un Certain Regard sailean izan bait zen. Eta sail horretan bihotza harrapatzen duten horietakoa ikusi dugu, ROSALIE.
©Gladys Gloover
Wang Bing txinatarra zine dokumentalaren zuzendari erreferentziala da. Gizakia erdigunean jartzen duen, gizakia behatzen duen horietakoa. Bere lan ezagunenetakoak, 2003ko TIE XI WU, Txina industriala arakatzen duen 9 ordutako dokumentalak Marseillan irabazi zuen eta Iruñeako Punto de Vistan eman zen. Aurretik Cannesen, lehiaketaz kanpo hirutan izan ondoren, Lehiaketa nagusian parte hartzen du estrainekoz, QING CHUN (CHUN) – (Gazteria – Udaberria) dokumentalarekin. Txinako ehungintza hiriburuan ari diren beharginen erretratua gordinarekin.
©Gladys Goover-House of Fire-CS Production
2016an jada ehungintzaren industriari begiratua eman zion, Venezian aurkeztu zuen BITTER MONEY dokumentalean. Berak ezagutzen zituen langile heldu talde bat erretratu zuen. Orain jende gazte ezezaguna jarraitu du. Shangaietik gertu dagoen Zhili hirian filmatu du. Bertan 18.000 tailer daude, 300.000 langile, barne eta kanpo merkatuetarako haur arropa josten. Bingek lau kamaren laguntzaz bost urtez jarraitu ditu langile gazte horiek, 20 bat urtekoak, Yantse ibai ertzeetako nekazal herrietatik etorritakoak.
Hiru ordu terdiz tailerretan ikusten ditugu, musika rock edota baladen erritmora, apenas 2 euro kobratzen dutela hainbat piezengatik. Ordu luzez lan egiten dute etxea erosteko edo noizbait euren tailerra sortzeko. Kamarak apenas ateratzen dira kanporak. Langileak tailerretatik edizioaren goikaldean dauden logetera jarraitzen dituzte. Aldi berean lantoki eta bizitoki duten horretan beharrean, jaten, elkarrekin ligatzen ikusten ditugu … Klaustofikoa, errepikorra, esklabutzatik gertu dauden baldintzak azpimarratuz. Argi geratzen zaigu Txina komunista horretan, kapitalismoa basatiaren pean lan egiten dute guri arropak josten dizkigutenek. GAZTERIA (UDABERRIA) filma 9 ordu luze duen proiektu baten lehen atala baino ez da.
NORI GUSTATU: Behaketa dokumentalen zaleek ezin dute galdu.
Jéan-Stéphane Sauvaire frantziarrak indarkeriaren inguruan darabilten filmetan oinarritu du bere karrera. 2008an Canneseko Un Certain Régard sailean indarrez estreinatu zuen bere lehen fikziozko luze, Afrikan ume soldaduen errealitatea islatzen duen JOHNNY MAD DOG eta 10 urte beranduagoa britaniar film independienten BIFA sarietan arrakasta lortu, UNA ORACIÓN ANTES DEL AMANECER, Tailandiako prisio batean bere burua gordetzeko borrokatu behar duen boxeolari ingeles baten inguruan. Cannesen Lehiaketa Nagusian estreinatu duen BLACK FILES hau Shannon Burke poliziakoen idazlearen nobelaren moldaketa bat da. Bere lehen film estatubatuarrarentzat Sean Penn eta Tye Sheridan aktore ezagunak izan ditu eskura.
Duela bost urte eskaini zioten ekoizleek Sauvaireri liburua, non idazleak 90eneko Harlemen anbulatzietako langile izan zeneko garaiak kontatzen dituen. Crack-ak eta ihesak girotzen zituzten garaiak. Filmean, gaur eguneko Brooklynera ekarri da. Ollie Cross (Tye Sheridan) medikua izan nahi duen anbulatzietako langilea. Jada denetik ikusitako Rut (Sean Penn) beteranoarekin jartzen dute. Eguneroko lanak gaztea infernura eramango du. Zalantzan jarriko du bizitzarekiko, heriotzarekiko duen harremana, munduaz eta berari buruz duen irudia moldatuko du.

Pazienten kasurako aktoreak ez direnak erabili baditu ere eta batez ere, anbulantzia zerbitzu batean istorioa kokatu badu ere, Sauvairek ‘deja vu’ bat burutu du. Gutxinaka galbidean jartzen den hasi berri eta beterano baten lankidetza istorioa gehiegietan ikusi dugu.
NORK MAITATUKO: Poliziakoak, New Yorkeko istorioak maite dituztenak
Tarteka beste sailetan egiten dudan sartu irtenetan, UN CERTAIN REGARD Lehiaketako bigarren mailan emandako ROSALIE dastatzeko aukera izan dut. 2016an LA DANSEUSE aurkeztu zuen Stéphanie di Giustok gai korapilotsu bati heltzen dio. Bizarra zuen Clémentine Delait emakumearen argazkia ezagutu zuen. Hark zirkurako erabili zezatenari uko egin zion, emakume gisa bizitza normala bizi izan nahi zuen. Gero eta film gehiagotan ikusten ari garen Nadia Tereszkiewicz aktorea aukeratu du ilelaztasuna sufritzen duen emakume hori antzezteko.
Beste behin itzel dago aktore gastes. Aurrean, emaztea ilea asko duela jakin gabe ezkontzen den Abel senarra jokatzeko Benoît Magimel handia dugu. Antzezpen duelu paregabea ematen dute film klasiko honetan. Aipatzekoa Hania Ranik pianoz eta biolinez egindako soinu banda eta Christos Voudourisen kamarak filmatutako paisai eta giroak.
Please comment with your real name using good manners.