CANNESetik
Erretreten erreformagatik zutik dagoen Frantzian, Canneseko zinemaldiaren 76. edizioaren hasiera istilutsua espero ziteken. Baina ez CGT sindikatuak ‘bere zinema kontatuko zuela’ agindu zuena, ezta feministak, zuzendari polemikoak tarteko zinemaldia boikoetatzeko deia egina zutenak ez dira azaldu. Agian duela 4 egun zinemaldian manifestatzeko debekua ezarri zutelako. Alfonbra gorrian eta galan izar, zeremonia kudeatu duen Chiara Mastroianni, Catherine Deneuve ama, Michael Douglas – Ohorezko Urrezko palma hartu duena – eta Johnny Depp, inaugurazioko filmaren protagonista izan dira.
Gala elegantea, sotila izan da, oraindik eskenategia beltzean zegoela, Chiara Mastroiannik italiarezko kanta batekin zabaldu duena. Eszenategiaren gainean Chiararen ama, Catherine Deneuve protagonista duen aurtengo kartela. Marcello Mastroiaren alaba ere denak gidatuko du itxiera gala ere.
Aurkezpena egin ondoren, bitan Urrezko Palma irabazi duen Ruben Östlund zuzendari suediarra eta bera buru izango duen epaimahaia. Paul Dano eta Brie Larson aktore eta zinegile estatubatuarrak, Maryam Touzani zuzendari marokoarra, Denis Ménochet aktore frantziarra, Atiq Rahimi zinegila afgandarra, Damián Szifrón zuzendari argentinarra eta Urrezko Palmaren irabazlea Julia Ducournou.
Euren eskuetan zein pelikulak hartuko duen Canneseko Urrezko Palma. 21 daude borrokan, horietatik zazpi emakumeek zuzenduta. Eta beteranoen zerrenda luzea. Jada zinemaldiko sari nagusia hartu duten Nanni Moretti italiarra, Hirokazu Kore-Eda japoniarra, Win Wenders alemaniarra eta Nuri Bilge Ceylan turkiarra. Duela 2 urte Ohorezko Palma irabazitako Marco Bellocchio italiarrak, 83 urterekin, epaimahaiak emandakoa eman dezake. Iaz azken filma zuzendu zuela iragarri zuen Ken Loach britaniarrak 86 urterekin historia egin dezake hirugarrenez irudi preziatuena lortu ezkero. Jada Urrezko Palma irabazitakok berriz eskuratu dezakete Canneseko sari nagusia.
Galako beste protagonista Michael Douglas izan da. 78 urteko aktore eta ekoizle estatubatuarrak aurtengo Ohorezko Urrezko Palma jaso du Catherine Zeta-Jones emaztea eta Carys Zeta Douglas alabaren begiradapean. Douglas mentore izan zuen Karl Malden aktore eta Kirk Douglas aita izan ditu gogoan. Ondoren, saridunarekin batera zinemaldia zabaltzeko ‘ikono bat deitu behar dut’ esan du Chiara Mastroiannik. ‘Nahiz eta bera ez du ikono deitzea nahi, ezagutzen baitut’ gehitu du Catherine Deneuve eskenategira deitu aurretik.
Gala bukatuta Cannesen eta Frantzia osoan zeremonia eman duten zine areto askotan zinemaldia zabaldu zuen ‘Jeanne du Barry’ filma eman dute. Lehiaz kanpo parte hartuko duen zintak Louis XV, Frantziako erregearen maitale ofizialaren istorioa kontatzen du. Sukaldari eta fraile baten sasiko alaba kortera nola iritsi zen kontatzen duena. Irekiera polemikoa zen erregearen papera sexu indarkeri salaketen inguruko epaiketa batetik atera berria zen Johnny Deppek jokatzen du. Maitalearena zintaren zuzendariak Maïwannek berak. Eta bera ere auzibideetan dago kazetari bat kolpatzeagatik.
Polemikaz gain, film eskasa. Johnny Deppek ohiko kariturak egiten, Maïwenn galduta antzezle eta zuzendari lanetan, música sarkorregia. Pena, egin zitekeen karaktereen azterketa egin gabe.
Please comment with your real name using good manners.