Zine, telebista eta antzerkian eskarmentu handiako da Olatz Beobide. Aktore, zuzendari eta aktoreen zuzendari lanetan. Orain beste eginkizun batean hasi da, arrakastaz gainera. Iaz ume trans eta bere familiaren bidaia kontatzen duen 20.000 ESPECIES DE ABEJAS filmean aritu zen. Ume hori antzezten zuen 8 urteko Sofia Otero eta filmeeko beste haur aktoreak lagundu zituen, Esti Urresola zuzendariak nahi zituen antzezpenak lortzearren. Hori bukatu eta LA ERMITA, Carlota Peredaren bigarren luzearen errodajean murgildu zen. Maia Zaitegi haurra beldurrezko film horren nondik norakoak ulertzen gidatu zuen. Berlinalen Sofia Oterok lortutako antzezle onenaren saria zati batean Beobideri sor zaio. Horregatik bera egokiena gurean gutxi erabilitako lanbide honen nondik norakoak ezagutzeko.
Zer den ume aktoreen coach izatea galdetzen diogunean, 20.000 ESPECIES DE ABEJAS ekoizpeneko ekipoan bera garraitzeaz arduratzen zen lankideak galdetu ziona komentatzen digu.
Eta hari emandako erantzun bera ematen digu.
Filmaren zuzendariarekin batera lankidetzan egin du lan Beobidek, batzutan aktore eta zuzendarien arteko bitartekari izanik. Filmaketa aurretik hasten den lana.
Umeek gidoia irakurtzen baduten galdetuta Beobidek dio zuzendarien arabera izaten dela. Baina guztia ez dutela irakurtzen. Esti Urresolaren kasuan – oso gidoi ona landu duena, Beobideren esanetan- freskotasunari eman dio garrantzia.
Beobidek lagundutako Sofia Oterok Berlinaleko antzezpen nagusiko saria jaso zuen. Sari pottoloa. Laguntzen dituen umeen ama bihurtzen den Beobidek txantxan esaten zioen ez ilusiorik egiteko, saria ez ziotela emango. Ondorioz ezustea. Beobideren esanetan, Sofiak berak dio agian haurregia dela sariaren itzalaz konturatzeko. Gainera familiak ondo babestuko eritzi dio Beobidek eta ez da txotxolotuko.
Oteroren sariaren berri jakin zuen lagundu duen hurrengo haur aktorearekin ikuskizun bat ikusten ari zela. Carlota Peredak (CERDITA) zuzendu duen bigarren luzean, LA ERMITA filmean, aktore protagonista, Maia Zaitegi laguntzeko proposatu zioten. Aurretiaz umea eta familia ezagutzeko aukera eskatu zuen beste errodajean bezala. Beldurrezko filma bat da eta beldurrak ateratzen ziren lanketan baina modu naturalean, jolasean.
Haurrak ez dira arruntak, dituzten kalitateeengatik azkar ateratzen batira eskeneetatik errealitatera itzultzeko.
Tik Tok belaunaldiko haurrak dira biak. Baina biek era desberdinean heldu diote sare sozialeei.
Aurretik hizkuntz coach bezala lan egindako Olatz Beobidek azpimarratzen du haur aktore coach figura berri honen garrantzia.
Berarentzat ere oparia izan da, antzezpenaren sustraira itzultzeko aukera bat izan delako.
Olatz Beobide prest dago beraz lan berri honi heltzeko berriz, ogibidearen beste lanak alboratu gabe.
Please comment with your real name using good manners.