Euskal literatura modan dago. Emakumeek idatzitako euskal literatura. Agian horregaitik Katixa Agirrek eta Eider Rodriguezek sortutako bi literatura ekoizpen pantailara eramango dira, gauzak ondo datorren urtean. Agirreren bigarren eleberria, ‘Amek ez dute‘, ziurrenik datorren urtarrilean filmatuko du Mar Coll zuzendaria katalanak. Filma Escandalo Filmsekin batera filma ekoiztu behar duen Elastica Films ekoizetxeko María Zamorak baieztatu digunez, aurrekontua guztiz lotzen ari dira orain. Bestalde, Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia‘ ipuin liburuari izenburua ematen dion lehen ipuinatik abiatuta gidoia prestatu du Pilar Palomero zuzendaria aragoiarrak. Amenabarren hainbat filmak ekoiztu dituen Mod Producciones dago proiektu honen atzean. Bi idazleekin hitzegiteko aukera izan dugu.
Katixa Agirrek oso gustuko du Mar Collen zinea. Ikusita ditu zuzendari katalanak egindako bi luzeak (‘Tres dies amb la família’ eta ‘Tots volem el millor per a ella’) eta ‘Matar al padre’ seriea. ‘Oso modu politan‘ jaso zuela zuzendariaren proposamena dio.
Coll ESCAC zine eskolako irakaslea da. Eta eskola horretako ekoizetxeak Escandalo Filmsek Elásticarekin batera ekoiztu nahi du proiektua.
Eider Rodriguezen kasuan bestelako izan zen ibilbidea. MOD producciones ekoizetxeak liburua erosi eta enkargu bat eman zioten elkar ezagutzeko. Ondoren, gidoia prestatzea eskatu zioten, eurek jarritako gai baten inguruan. Baina Eider ez zen eroso sentitzen eta kontraproposamena egin zien.
Eta horrela sartu zen Pilar Palomero proiektuan.
Palomeroren estiloa ere gustukoa du Rodriguezek.
Zaragozako kazetariak zalantzak galdetu omen dizkio. Batzuk lurraldeari buruz, besteak pertsonaien inguruan. Baina azkenean kontaera Hendaiatik Tarragona aldera eramatekoa da. Horrekin arazorik ez du Errenteriako idazleak.
Euren idazteko estiloa zinematografikoa den galdetuta, biek hori onartzen digute.
Gidoi masterduna eta EHUko Ikusentzuneko Komunikazioan irakasle den Agirreren aburuz gaur egungo literaturako ezaugarria da zinematografiko kutsu hori.
Kasualitatea da edo bilatutako gauza Katalunian jaio edo bizi diren emakume zinegileek euskal idazle andrezkoen begiradarekin bat egin izana? Erantzuna Rodriguezek eta Agirrek, hurrenez hurren.
Begiraden topaketa horren frutuei zain geratzen gara.
Please comment with your real name using good manners.