Donostiako Zinemaldian Publikoaren sarirako lehiatzen diren filmez gain eta neronek ikusitakoez gain, beste sailetan lehiatzen diren batzuk eta ikusi ez baina kritika fidagarri eta onak dituztenak gomendatu nahi ditut ondoren.
MI PAÍS IMAGINARIO. Txileko dokumentalistarik ezagunena, Patricio Guzmán, Pinocheten Estatu kolpearen ondoren herrialdea utzi eta ez da inoiz itzuli. Horregatik ezustean harrapatu zuen Gabriel Boric presidente izatea ahalbideratu zuen mugimenduak. Korrikan kamara hartu eta garraio txartelen igoera ezneurrizko batek abiatutako iraultza filmatzera jo zuen. Hori eta egunotan bozkatu den konstituzioaren erreforma jarraitu du Cannesen aurkeztu zuen filmak. Toronton ere ikusiko dena. Nahiko dokumental konbentzionala da – ez du NOSTALGIA DE LA LUZ filmak zabaltzen duen hirukoaren poesia. Baina pertsonaien hautaketa interesgarria du. Horregatik eta gaur eguneko Txileri buruz ematen digan erretratuagatik ere bada merezi du Horizontes Latinos zabaltzen duen honek.
1976. Eta hain zuzen Guzmánek behartuta utzi zuen Txilera garamatza Manuela Martinelli aktoreak zuzentzen duen lehen luzeak. Zuzendarien Hamabostaldian lehiatu zen filmak izenburuaren urtean kokatzen gaitu. Kolpetik garaile atera zen Txile baten, goi klase baten kide, Carmenek (Aline Kuppenheim) familiaren oporretako etxearen berriztatze lanak ikuskatu behar ditu. Senarra, seme-alabak eta ilobak etxe hau eta hiriko etxearen artean bidaiatzen diren bitartean bera kostako etxe horretan geratuko da. Bizitza lasaia eramango du, apaizak (Hugo Medina) balaz zauritutako Elias gaztea (Nicolás Sepulveda) zaintzeko eskatu arte. Kritikak zuzendaritza garbia, zehatza azpimarratu du. Filma gomendatu zidana, Kuppenheimeren antzezpena azpimarratu zidan.

ARGENTINA 1985. Santiago Mitreren bosgarren filmak diktadura ere jasan zuen ondoko herrialdean, Argentinan kokatzen da. Eta heldu, demokrazia berreskuratu ondoren, diktadurako junteei egin zitzaien epaiketari helduta. Egunotan Venezian lehiatu den thriller politikoak Julio Strassera (Ricardo Darin) eta Luis Moreno Ocampo (Peter Lanzani) fiskalen estrategia fikzionatu du. Darinen antzezpena goraipatu dute kritikoek. Batzuk aktore onenaren saria jaso dezakedala ere diote. Bere bigarren luzearekin Horizontes Latinos eskuratu zuen zuzendariak Perlak sailean parte hartuko du. Eta adi ez duen Publikoaren saria jasotzen, Variety aldizkari espezializatuaren esanetan, publikoaren bihotza harrapatu dezakeen horietakoa da. Amazon Primen plataforman estreinatuko da urriaren 10ean.
CORSAGE (LA EMPERATRIZ REBELDE). Perlak sailean lehiatuko den beste bat, Canneseko Un Certain Regarden aurkeztu eta antzezpen onenaren saria eskuratu zuen. Vicky Kriepsek hartu Austriako Elizabeth enperatriza, Sissi, hezurmanitzeagatik. Marie Kreutzerek zuzendutako filma zergatik ez zegoen Lehiaketa Nagusian, Urrezko Palmaren bila, galdetu zuen batek baino gehiagok. 1877an kokatzen gaitu, Sissik 40 urte betetzen ditu. Inperioaren buruaren emazteak ez du ez hitzegiteko ezta pentsatzeko baimenik. Beti gazte eta ederra izaten jarraitu beharko du. Ondorioz, baraualdiak eta ariketak egiteari ekiten dio jakiteaz egarri den emakume honek. Gaur egun oihartzun duen errealitateak. Hegoaldean zine aretoetara azaroaren 18an iritsiko da, Iparraldera aldiz datorren urteko lehen hiruhilabetekoan.
AVEC AMOUR ET ACHARNEMENT (Espainian FUEGO izenarekin estreinatuko da). Film honi esker Claire Denisek zuzendari onenaren ikurra eskuratu zuen azken Berlinalen. HIGH LIFE eta batez ere UN SOL INTERIOR filmeetan zuzendu ondoren, Juliette Binoche berriz gidatuko du bi amodioen artean erdibituta dagoen emakumearen paperean. Irrati esataria den Sara Jeanekin (Denisek LES BASTARDSen zuzendu zuen Vincent Lindon) bizi da azken 10 urtetan. Maiteminduta jarraitzen dute. Baina duela 10 urte Sara Françoisekin (Grégoire Colin), Jeanen lagun minarekin bizi zen. Orain François berriz ikusi eta egoera aldatuko dela sumatzen du. Claire Denisek amodio hirukote hau desegiten omen du, bere estilo propioan. Filma aurkeztuko da Juliette Binocheri Donostia Saria eman ondoren. Zinemaldia bukatu eta hurrengo ostiralean, irailaren 30ean iritsiko da gure zine aretoetara.
UN AÑO, UNA NOCHE. Eta Berlinalen ere lehiatu zen, kritika onekin, saririk gabe atera bazen, Isaki Lacuestaren azkena. Ohiko gidoilaria duen Isa Campo eta Fran Araújoren laguntzaz Ramón Gonzalezen PAZ, AMOR Y DEATH METAL eleberriaren bertsio filmikoa egin dute. Gonzalez 2015ko Bataclan musika aretoko atentantuetan bizirik atera zenetako bat da. Bere esperientzia, zauri fisikoak izan gabe, eraso hori gainditzeko lana kontatu du. Filmean Ramón (120 BMPko Nahuel Pérez Biscayart) eta Céline (RETRATO DE UNA MUJER EN LLAMASeko Noémie Merlant) bikote gaztea 2015ko azaroaren 13an Bataclan aretoan daude, Islamen izenean, tiroz ekiten diotenenan gizon batzuek. Biek babes hartzen dute musikoen aldagelan, baina gerora ez dira berdinak izango. C. Tangana musikoak paper bat egiten du. Antzeztaldean gero eta lan sendoago egiten ari den Enric Auquer ere ikusi daiteke. Zinemaldian galtzen baduzue, urriaren 21ean iritsiko da Hego Euskal Herriko zine aretoetara.
Please comment with your real name using good manners.