Locarnoko Zinemaldiako Sail Ofizialean lehiatu zen Locarnotik gertu kokatuta dagoen film atsegin hau, non aktore nagusiak, Maresi Riegnerek zintzo komunikatzen digu protagonistak bizi izan zezaken heroiaren bidaia, bere bizitza eraldatzeko prozesua. 1960eneko Flower Power mugimenduaren eta komunen aintzindaria izan zen esperimentu bat ezagutzeko aukera luzatzan digu Stefan Jäger zuzendariak. Tarteka esplizituegia, baina aretotik ateratzerakoan orduterdi gustagarria pasa duzuen horietakoa da LA FOTOGRÁFA DE MONTE VERITÁ.
1900.enean Suitzako hegoaldean, italieraz hitzegiten duen eskualdean, komuna hippien aitzindaria sortu zuten Ida Hofmannek eta Henri Oedenkovenek. Monte Veritá, Egiaren mendia izena jarri zioten. Natura erabiltzen zuten menpekotasun eta gaixotasun ezberdinak sendatzeko. Hasieran barazkiak eta fruituak bakarrik jaten zituzten, ilbetean dantza biluzik egiten zuten, eguzkitan larrubizi izaten ziren. … Emakumeak askatzearen alde ere egiten zen euren bileretan. Berehala ospea hartu eta bertatik gerra aurreko intelektual eta artista asko pasa ziren. Horien berri besteak beste dauden argazkiei esker dakigu. Argazkiegilea nor den ez da jakin baina.
Berau nor izan zen fabulatuz sortu dute filma Stefan Jäger zuzendariak eta Kornelija Naraks gidoilariak. Eta imaginatu Vienan bizi zen emakume burgues gaztea Hanna Lietner (Maresi Riegner) izan zitelekela argazkilari hori. Ofizioa Anton senarra (Philip Hauss) lagunduz ikasi omen zuen. Ezkondu aurretik laguntzen uzten baitzuen gerora ama eta emazte izatera behartzen zuen hark. Hannak bi alabak maite ditu baina katitatua, itota sentitzen da garai horretan ezkontza burguesa normal jotzen denean. Ihes egiten du Monte Veritá-ra, itoaldiak sendatzera arrazoituta. Sendatokian argazkilaritzagatik duen pasioa landuko du. Begirada propioa lortzearekin batera, bere burua aurkituko du, munduan bere lekua topatuko. Riegnerrek artifiziori gabe azalaratzen digu Hannak bizi zezakeena. Bere barrua azalaratzen digu. Bera da filmak duen indar nagusia.

Hannaren paperez gain, komuna benetan bisitatu zuten pertsonai errealak ere fabulatzen dira. Esaterako komunitate honen sortzailea, Ida bera (Julia Jentsch), Hermann Hesse (Joel Basman) idazle ezaguna edota Freuden ikasle izan zen Otto Gross sikiatra berezia (Max Hubarcher). Azken honek erakartzen du Hanna, eta kuriositatea sortu sendategiko lehen sortzaileetako batek, Lotte Hattemer (Hannah Herzsprung) pertsonai errealak berau ere. Antzezlanaz gain, aipatzekoa Como aintziratik gertu dagoen Ascona eta Locarnoko paisaiak, Daniela Knappen kamarak ederki jaso dituenak. Aipaturikoez gain, Carl Jung psikonalista, Isadora Duncan dantzaria edota Paul Klee margolaria bisitari izan zituen komuna, esperimentua ezagutzeko aukera ematen du filmak. Zoritxarrez tarteka zuzendariak ekintza eta une batzuk gehiegi azpimarratzera jotzen du. Baina udan freskagarri gerta daiteke filma.

Please comment with your real name using good manners.