CANNESetik
Vincent Lindon aktore frantziarra buru zuen epaimahaian Rebecca Hall aktore, zuzendari eta gidoilari britaniarra-estatu batuarra, Deepika Padunoke aktore indiarra, Noomi Rapace aktore suediarra, Jasmine Trinca aktore-zuzendari italiarra, Asghar Farhadi zuzendari irandarra, Ladj Ly aktore-zuzendari frantziarra, Jeff Nichols zuzendari estatubatuarra eta Joachim Trier gidoilari-zuzendari norvegiarra zeuden.
Horiek erabaki dute aurtengo sariak zeintzuri eman. Ondoko hauek
Urrezko Palma: Egungo kapitalismoaren salaketa egiten duen #TRIANGLEOFSADNESS Ruben Ostlund suediarrak zuzenduta. Bigarren Urrezko Palma. ‘Probokatu nahi zuen eta erreflexiorako gonbitea egin’, esan du zuzendariak.
GrandPrix/Sari Nagusia: ex aequo Claire Denisen #STARSATNOON eta Lukas Dhonten #CLOSE. Ez da Claire Denisen onena eta Lukas Dhontena gutxi dirudi
Epaimahaiaren Saria: Felix Van Groeningenen eta Charlotte Vandemeerschen #LEOTTOMONTAGNE eta Jerzy Skolimonskiren #EO
75. edizioko Saria: Jean-Pierre eta Luc Dardanne zuzendari belgikarrak #TORIETLOKITA emigrazioari buruzko filmagatik.
Zuzendaria Onena: Park Chan-Wook korearra #DECISIONTOLEAVE thriller erromantikoagatik
Emakumezko Aktore Onena: Zar Amir Ebrahimini, hiltzaile bat azalaratzen zuen kazetariagatik #HOLYSPIDER filmagatik
Gizonezko Aktore Onena: Song Kang-Ho koreara #BROKER (LES BONNES ÉTOILES) filmagatik
Gidoi Onena: Tarik Saleh egipziar-suediarra #BOYFROMHEAVEN filmagatik
Lehen Filmeei ematen den Urrezko Kamara: Gina Gammell eta Riley Keough zuzendari estatubatuarraren #WARPONY, indiar eremu baten filmatua. Riley Keough Elvis Presleyren biloba da.
Please comment with your real name using good manners.