CANNESetik
Hamaikagarren egunerako suziri guztiak erreta daude. Azken egunean, Lehiaketan, bi emakume zuzendarien azken lanak programatu dituzte. Batetik, Estatu Batuetako zine independientearen beterano bat, Kelly Reichardt. Bere aktore fetitxe den Michelle Williams duela protagonista. Eta bestetik, bere lehen luzearekin, Un Certain Regarden duela bost urte lehiatu eta kritika onak jaso ondoren, maila nagusira igotako beste emakume zuzendaria, Léonor Serraille. Azken egunetako mailera iritsi ez direnak.

Zinemaldi guztia pasako zuen Kelly Reichardt estatubatuarra Cannesen. Izan ere, pasaden asteazkenean, Errealizadoreen Astea zabaldu zenean, zinemaldiaren paraleloan egiten den sail horrek bere ohorezko saria, Urrezko Karroza eman zion. WENDY AND LUCY duela 13 urte Un Certain Regard sailean aurkeztu ondoren, Frantziako Erriberako zinemaldira itzultzen da zine indyren zuzendari nagusienetako, orain Lehiaketan Ofizialean, Urrezko Palmaren bila, SHOWING UP filmarekin.

Cannesen estreinatutako WENDY AND LUCYn lan egin ondoren, Michelle Williams aktoreak Reichardten beste bitan lan egina zuen. Hau laugarren parte hartzea du. Hemen Portalanden (Oregonen) bizi eta lan egiten duen Lizzie da. Erakusketa zabaltzear dagoela, antsietate handia jasaten ari da, erakusketaz gain, familia arazoak eta lagunekin desberdintasunak tarteko. Williamsek, ohi bezala, antzezpen itzela egiten du. Palmaresean saritu behar diren horietakoa.

Besteak beste, antzeztaldean, Reichardten aurrekoaren, ‘First Cow’ filmaren protagonistetako aktore bat, John Magaro du. Nekearen poderioz eta Reichardten estiloa den minimalismo horren ondorioz, kostatu zait filmean sartzea. Baina graziaz kontatuko istorioa da eta Williamsen pertsonaiarekin identifikatzen zaren horietakoa. Berriz ikusteko gogoz.
NORK MAITATUKO DU: Estatu Batuetako zine independientearen zaleak.

Léonor Serrailleren aurrekoa, Un Certain Regarden egon zen, JEUNE FEMME edo PARIS MONTPARNASSE, gustatu baina ez zidan markarik utzi. Beraz ez nuen itxaropen handirik Lyonen jaiotako zuzendari gazte honen bigarren honekin, UN PETIT FRÈRE. Sorpresa eta guzti hartu nuen Lehiaketa Ofizialean sartu zutenean. Baina egia esan ostegunean ikusi genuen Lukas Dhonten bigarrenak bezaian aukera berdina izan behar zuen.
Filmean, 1980eneko hamarkadan, Boli Kostatik bi seme (Jean eta Ernest) gazteenekin Parisera hotel batean garbiketa lanera etorritako Rose (Annabelle Lengronne) aurkeztuko digu. Eta Ernest semearen bitartez familiak 20 urtez izandako garapena kontatzen digu. Kapituluka dago, Rosengan jarriko da fokoa lehen partean, gero Jean eta Ernestengan baina lerroak oso finak dira. Antzezleak itzel daude, aipatzekoa Annabelle Lengronne bera. Narrazioa ere ondo dago, baina txikiegia gertatzen da.
Emigrazio istorioen, familia istorioen zaleak.
Please comment with your real name using good manners.