CANNESetik
Osteguna, jai eguna, Frantzian, hiru harribitxi gordeta zituen Canneseko zinemaldiak Lehiaketa Ofizialean. Kore-eda maisua, Serra probokatzailea eta berriki zine mundura etorri eta jada marka haustear dagoen Dhont. Azken honen, CLOSE, Urrezko Palma jasotzeko faborito bihurtu da, bi baino ez ikusteke geratzen direla.

Ahots propioa, berezia, duen horietakoa da Albert Serra katalana. 2006an, ACID, Zine areto independienteen elkarteak zinemaldian egiten duen sailean, HONOR DE CAVALLERIA aurkeztu ondoren, behin eta berritan estreinatu du Canneseen, Locarnon sari nagusia eskuratzeko egin zuen bidai batean ezik. Sesio Berezietan eta Un Certain Regarden aritu ondoren, estrainekoz Lehiaketa Nagusian izan da. PACIFICTION Tahitin filmatutako pelikula hipnotikoa, harrapatzen zaituen horietakoa, eta jada Urrezko Palmaren bila astindua eman dio hautaketari.
Benoît Magimel aktore frantziar zoragarria De Roller da, Tahitin Frantziako estatuaren ordezkaria. Akasgabeko portaerak dituen gizon etenkinzalea. Artxipielagotik bisir baten modura mugitzen da, izan abioi txikian izan bere Mercedes zurian. Herritarrak galdekatuz eta aldi berean, arrats bitxiak diren estatubatuar obserbatzaile eta galdutako portugaldar batzuk zelatatuz. Batez ere, orain, non urpekari frantziar baten iritsierak Frantziak 20 urtez etenda dituen entsaiu nuklearrei berrekingo dien zurrumurrua dabilen honetan.
Galdutako paradisuaren irudiak harrapatu zuen Serra Tahitin filmatzeko nahia sortzeko. Jada Paul Gauguin liluratu zuen paradisua. Eden horren koloreen trataera eta musika inguratzaileari esker, film hipnotikoa sortu du. Eszena deigarri askorekin, batez ere, Lynch gogora ekartzen duen taberna dantzaldi batekin. Gidorik ez duela dio, baina LA MORTE DE LOUIS XIV edota EN LIBERTÉ egiten duen poterearen salaketa somatu daiteke honetan ere. Benoit Magimel itzel dago pertsonai higuingarri hori hezurmamitzen, aktore onenaren bigarren irudia jaso dezake.
ZEINTZUEK IZANGO DUTE LAKET: Film sentsorialak maite dituztenek.
Aurretik bost alditan izan da Lehiaketan ofizialean Kore-Eda Hirokazu eta beste sarien artean, Urrezko Palma jaso zuen 2018an UN ASUNTO DE FAMILIA filmagatik. BROKER film berrian, japoniarra Hego Koreara joan da Asiar herri horretan gora egiten ari den fenomenoa aztertzera: ‘baby boxes’, umeak gorde nahi ez dituzten haurrak uzteko kutxak. Garai batean komentuan zeudenen parekoak. PARASITOS filmeko Song Kang Ho aktoreak buru duen antzeztalde korearra gidatu du Kore-Edak, hain maitatua eta hain ederki aztertzen duen familiaren inguruko luzemetraia osatzeko.
Euria gogotik ari duen gau ilun batean, gazte batek (Lee Ji-eun, IU ezizenez ezagututako kantari eta aktorea) umea utziko du eliza batean horretarako prestatuta dagoen lekutxo batean. Ume hori haurrak saltzen dituen bi gizonek (aipatutatako Song Kang-Ho eta Dong-won Gang) hartuko dute. Gaztearen eta gizon honen atzetik bi polizia emakume. Agindu zuen bezala, gazteak besoetako haurra berriz jasotzera itzultzen denean bi gizonek gaztea euren planera batzen dute. Haurraren balizko erosleen aurrean, familia planta egingo dute. Hego Korean zehar bidaiari ekingo diote, Elizak bultzatutako haurren trafiko sarearen susmo dute polizi agenteek jarraika dituztela.

Tarteka road movie, tarteka thriller poliziala, Kore-edak ederki filmatzen duen gaia lantzen du: familia, beste behin. Kasu honetan, seaskatik. Abandonatzearen ondorioak aztertu nahirik. Ederra, negarra eragingo digun horietakoa. Une oso politekin. Palmaresean egon beharko luke. Urrezko Palma, ez nuke esango.
NORK MAITEKO DUTE: Drama familiarrak, Kore-edaren zaleak eta zinean arratsalde polita pasa nahi dutenek.

Prentsak film batzuk azken egunetan ikusten dituzte, baina erosle eta programatzaileek lehenago ikusteko aukera dute merkatu saioetan. Horri esker, Lukas Dhonten CLOSE filmak saio horietan txunditu zuelaren zurrumurrua zabaldu zen eta gure gaueko saiorako ikusmina handituta zegoen. Salle comblée, areto beteta genuen. Eta maisulan zioen zurrumurrua bete zaigu. Aurtengo Urrezko Palmaren aurrean egon gaitezke.

Hamairu urteko Léo (Eden Dambine) eta Remi (Gustave DeWaele) txikitatik lagunak dira, lagun minak. Eskolan euren adiskidetasuna zalantzan jartzen dutenean, Léok Remi albo batera utziko du. Horrek ezustekoa ekarriko du. Léo Sophierengana, Remiren amarengana, (ROSETTA eta A PERDRE LA RAISON filmeetako Emilie Duquenne) hurbilduko da gertatutako ulertzearren.
Bere film laburrei esker, askotan saritutako Lukas Dhont, Canneseko bekaduna izan zen Cinéfondation sailean, GIRL idazteko. Fikziozko bere lehen luzemetraiak Un Certain Regard Sailean eman eta lehen lanak saritzen duten Urrezko Kamara jasotzea ahalbideratu zion. Bigarrenarekin zuzenean lehen mailara, Lehiaketa Ofizialera, iritsi da. Eta jackpot, zinemaldiko sari nagusia eskuratu dezake, gai latz bat sentsibilitatez lantzen duen pelikula honi esker. Donostiako Zinemaldian izan daiteke, Perlak sailean, eta jada banatzailea du Espainian.
NORTZUK IZANGO DUTE GUSTUKO: Umeen gaiak, familia dramak eta mezua duten filmeak maite dituztenek.
Please comment with your real name using good manners.