CANNESetik
Zinemaldiak jada agortu nauela izango da. Edo eta azken urteetan, prentsari Lehiaketa Ofizialeko bigarren filmaren emanaldia gauean egokitu zaigula, estrenaldi ofizialarekin batera. Baina egia esan gehienetan maite dudan zuzendariaren, Claire Denisen, azken proposamenean, ingelesez filmatu duen STARS AT NOON ez naiz sartu. Eta kostata jarraitu du Lehiaketa Ofizialeko bestea, elkarrizketez beteriko LEILA’S BROTHERS drama familiar luze eta konplikatua.

Iraneko LEILA’S BROTHERS dramaren protagonista familia da. Izenburuko Leila (Taraneh Alidoosti) bost anai-arreben neska bakarra da. Eta egun familian, lanean dagoen bakarra. Behar egiten duen merkatal gunean denda berriak sortu behar dituztela entzuten duenean, aukera ikusten du lau anaiei etorkizun bat eskaintzeko. Guztien arteko aurrezkiak jarri behar dituzte dendaren lehen ordainketa bat egiteko. Baina ez da nahikoa. Aitarengana joko behar dute.

Pobrezian bizi den aitak (Saeed Poursamini) baina irriki bakarra du. Lehengusuek onar dezaten. Klase ertaineko lehengusuek beti mespretxatu dute. Orain aukera sortu da: familiako burua izan behar du adinagatik. Horretarako opari garestiena egin beharko du ezkontza batean. Arriskuan jarriz bere familiaren etorkizuna.

Saeed Roustaee zuzendari gaztearen lehen partehartzea Canneseko Lehiaketan zoritxarrez luzeegia eta konplikatuegia da. Dir dir egiten duten uneak ditu: esaterako, hasiera anaietako batek lana galtzen duenean, faktorian sortzen diren istiluetako plano sekuentzia edota Trumpek txio batek sortu duen inflakzioaren testuingurua. Baina bueltak gehiegi egiten du familia drama honek. Gehiegi kontatu nahi du ia hiru orduko film honek.

Ahots propioa duen Claire Denis zuzendari frantziarrak nekez lekua lortu izan du Canneseko Lehiaketan. 1998an bere lehen filmearekin CHOCOLAT izan zen eta gaur ekarri duen STARS AT NOON bere bigarren aukeraketa da. Eta tristea da hain film eskasarekin parte hartzea.

Filmaren oinarria 1984ean Denis Johnsonek publikatu zuen ‘The Stars at Noon’ liburuan dago. Berauk Nicaraguan, Iraultza Sandinistaren eta Contraren testinguruan harrapatutako emakume estatubatuar baten istorioa kontatzen du. Istorio hori gure mendera ekarri dute Léa Mysius eta Andrew Litvack gidoilariek pandemiako musukoak eta telefono mugikorrei esker. Eguneratze honek Ertamerika, 1980eneko egoera berdin jarraitzen duela, Estatu Batuen kontrolpean aditzera emango luke. Baina ez da lortzen 1980eneko hamarkadan bi potere politikoen jokoen erdian harrapatutako bi atzerritar horren ezinegona.
Andie McDowellen alaba, Margaret Qualleyk hezurmamitzen du Trish, kazetari izan nahi duen gazte estatubatuarrak. Paper faltsuak dituela Nicaraguan atera ezinik, eta bertako politiko eta militarren mendera dago. Diruaren truke gizonekin oheratuz. Horrela ezagutuko du Daniel inglesa (Joe Alwyn), mehatz enpresa baterako lan egiten duen gazte iluna. Erlazio fisikoaz haratagoa doa. Beste batzuei ez bezala, ez zait guztiz sinesgaitza egin Qualleyren antzezpena baina ez dago bien arteko kimika handirik. Eta noraezean doa istorioa.
Un Certain Regard sailean, Errumaniar zinearen beste film sendoa lehiatzen da. METRONOM 1970eneko hamarkadan Radio Free Europeko, Estatu Batuek Ekialdeko Europara zuzendutako propaganda irratiko errumaniar zerbitzuko programa bat zen. Horri esker, Ceaucescuren erregimenpean zeuden errumaniar gazteek mendebaldeko musikaren berri izaten zuten, gartzela zigorraren mehatxupean. Emisio horietako bat entzuteko, festa batera gonbidatua dago Ana (Mara Bugarin). Maite duen mutila, Errumania uztera dagoena atzerrian bizi den aitaren bila, Sorin (Serban Lazarovici) ikusteko itxaropena du nagusiki. Festan baina gonbidatu ez dauden pertsonaiak agertuko dira. Amodio eta trazio istorio interesgarria osatu du Alexandru Belc lehiaketan honetan bere estrenaldian.
Please comment with your real name using good manners.