CANNESetik
Azkenean ez da hainbesterako izan. Zinemaldia aurreko zurrumurruak zioen zine areotatik korrikan aterako ginela. Croenenberg kanadiarrak film higuingarria sortu zuela. Baina anestesia jarrita ematen dugu zine kritiko eta kazetariek. CRIMES OF THE FUTURE kontzeptualak harrapatzen zaituen horietakoa da. Itxoiten zen beste zuzendaria Park Chan-Wook korearra. Egunotan sareetan ibili den trailer zoragarri batek lana egina zuen. Polizia batek ikertu behar duen emakumearenganako duen erakarpena kontatzen duen film neo-noir da HEOJIL KYOLSHIM (DECISION TO LEAVE). Ez dute hutsegin.
2004ean OLD BOYrekin Sari Nagusia, lehiaketan bigarrena, jaso ondoren, Park Chan-wook korearra ohikoa bihurtu da Cannesen, 2009an THIRST filmari esker epaimahiaren saria hartu eta guzti. Kritika txalotu zuen LA DONCELLA aurkeztu eta sei urteren ondoren, berriz da Lehiaketan HEOJIL KYOLSHIM (Decision To Leave) luzemetraiarekin, poliziakoa eta erromantzea nahasten duen filmarekin.

Busanen, hilketen departamentuan aritzen den eta lotarako arazoak dituen Hae-joon (Park Hae-il) detektibeak mendi istripu bat ikertzera deitu dute. Gizon korearra, mendizale aditua, hil da, erorita. Hori ematen du. Baina etorkin txinatarra den alargunaren (Tang Wei) erreakzioak susmagarri bihurtzen du. Ikertzen duen bitartean, detektibea emakumearen lilurapena erortzen da. Menditik itsasora eta itsasotik mendira egingo du istorioak, guk barnean, liluratuta, hartuta.
Konexio erotikoa LA DONCELLAn baino apalagoa da, eta krimen mundua OLD BOYren baino samurragoa. Thriller sendoa osatu du. Takilan funtzionatu dezakeena. Zine klasikoaren erreferentziaz josita, estilo ederreko filma da. Park Chan-wookek zuzentzen duen maisutasuna erakusten du. Deigarria ere Cho Young-wukek egin duen soinu banda. Kritikoen txaloak jaso ditu eta ezbairik gabe palmaresean egon beharko luke.
NORK MAITEKO DU: Thrillerrak, Hitchocken filmak eta asiar filmak gustuko dituenak.
David Cronenberg berak edo bere konpainiak astindutako zurrumurrua zebilen: Canenseko zinemaldia jarraitzen ari garen kritiko eta zine kazetariek aretoa dozenaka utziko genuen. Baina nola ez, marketin kanpaina zoragarri izan da. Telebistan ebakuntzak hainbat kanal tematikoetan edota albistegietan ikustera ohituta daudenek ez dute atzera egingo. Cronenbergek proposatutakoarekin. Larruazala gogorra dugu. Zuzendari kanadarrak body-horror eta aldaketa klimatikoaren beldurrak nahastu nahi izan ditu CRIMES OF THE FUTURE honetan.
Grezian filmatuta, ustez aldaketa klimatikoak barkuak hondoratu eta etxeak hondatu dituen etorkizun batean, kokatzen gaitu. Harrapatzen zaituen lehen eszena batean, hondartzan, hondakinak eta plastikoa jaten dituen mutiko bat ezagutzen dugu. Monstruo hori amak hilko du. Berau gizaki duen eradalketa, garapen, berriaren fruitua baino ez dela diote. Eraldaketa horren adibide, Saul Tenser (Viggo Mortensen) eta Caprice (Léa Seydoux) gorputzaren artistak dira. Arte perfomanceak egiten dituzte. Saulen gorputzean funtziorik ez dituzten organoak hazi eta Capricek jende aurrean kenduko dizkio. Ofizialki existitzen ez den organoen bulego bateko funtzionarioak, Timlin (Kirsten Stewart) atzetik jarraika hasi arte.
Kontzeptuala hein batean, hainbat gaien inguruan ariko da: gorputzari gurtza eta aldi berean eradaltzeko beharra, aldaketa klimatikoa, hondakinekin zer egin, nora goaz garapenean … Zientzia fikziozko ariketa bihartik aurrera, maiatzaren 25tik aurrera, izango da ikusgai Frantziako aretoetan. Espainian oraindik ez du banatzailerik.
NORK IZANGO DU GUSTUKO: Croenenbergen filmeen eta distopien zaleek.
Annie Ernaux idazle frantziar ezagunak 1972 eta 1981 artean familian egindako super-8ko metraia hartu eta bere liburuetan ohi duen istorioa kontatzeko aukera zegoela topatu du. ‘Familia artxiboaz gain 1968ren ondoko hamarkadaren olgen, bizimodu eta gure klase sozialaran nahien lekukotasuna ematen zuen. Irudi mutu hauek intimotasunaren, gizarte eta historiaren handitzen den narrazioan sartu nahi nuen, garai horietako kolorea eman nahiez‘. Eta horrela egin du, David semearekin batera, LES ANNÉES SUPER 8 film ertaina osatuz. Donostiako Zinemaldian Tabakaleran lekua izan dezakeen proposamen ederra.
Please comment with your real name using good manners.