CANNESetik
Post honek beste izenburu izan zezakeen: Eguna Melvin Poupaudekin – laugarren eguneko bitan jokatzen baitu edo Mia-Hansen Løvek eguna nola salbatu zidan. Baina egia esan Lehiaketan WALAD MIN AL JANNA thriller politikoa nahiko gustatu zait. Bestelakoa gertatu zait Canneseko ohikoa den Arnaud Desplechin frantziarraren azken proposamenarekin: FRÈRE ET SOEUR.

Suedian jaio baina egipziar jatorria duen Tarik Saleh kazetari, telebista ekoizle eta zinegilea estreinekoz lehiatzen da Canneseko Lehiaketa Nagusian. Hona, madrasa batean, suniar islamaren unibertsitate nagusienean girotutako konplot politiko erlijioso kontatzen duen filma ekarri du: WALAD MIN AL JANNA (Zeruko mutila).
Adam (Tawfeek Barhom) arrantzale baten semeak dirulaguntza jasoko du Cairon Islam sunitako unibertsitate poteretsuan ikasteko. Inozente samarra, iritsi eta berehala konplot bateko peio bihurtuko dute. Unibertsitateko burua hil eta hura ordezkatzeko lehia sortuko da, unibertsitateko korronte ezberdinen artean eta botere politiko eta erlijiosoaren artean. Ibrahim generalak (Fares Fares) Adam erabiliko du gobernuak nahi duen burua izendatzeko. Ongi eramandako thriller politikoa, bukaera aldera telefilm baten itxura hartu du, berriz bukaera indarra hartuz.
NORK MAITE: Thriller politikoak gustuko dituztenek
Arnaud Desplechin frantziarra ohiko bat da. Un Certain Regard edo beste sailez gain, zazpigarren partehartzea du Urrezko Palmaren bila, FRÈRE ET SOEUR filmarekin. Greziar drama bat, familia drama bat osatu du, gehiegizko intentsitatea duena, kontatu nahi duena gutxi ulertzen dena. Ostiralean Cannesen estreinatu eta jada Frantziako aretoetan ikusgai dago.

Alice (Marion Cotillard) eta Louis (Melvin Poupaud) berrogeitahamarrenean sartzear dauden anai-arrebak dira. 20 urtez baino gehiago ez diote elkarri hitzegin. Alicek ez du Louisen emaztea edo semea ezagutzen. Louisek Alicen semea laguna zuen arrebaren senarrari esker. Gurasoek istripu latza dutenean, elkar ikustera behartuta daude. Drama sineskaitza da. Zergatik ez diote elkarri hitzegiten asmatu ezina gaude. Cotillard eta hein batean Poupaudek neurriz gainezkako antzezlanak eskaitzen dituzte.
NORK MAITE DU: Frantziar drama familiarra eta Marion Cotillarden zaleek.
Mia Hansen-Loven azkenan UN BEAU MATIN filmean jokatzen du Melvin Poupaudek, Léa Seydoux protagonistari erreplika emanez
Eric Rohmerrek sinatu zezakeen pelikula zuzendu du jada Frantziko zinegintzan izen propio indartsua duen Mia Hansen-Lovek. Sandra (Léa Seydoux) alabarekin bizi den emakume gaztea da. Gaisorik dagoen aita (Pascal Greggory) bisitatuko du ia astero. Filosofia irakaslea, buruko gaixotsaun degeneratibo bat diagnostikotu diote, zen gizona ez dela jada izango. Sandrari agur esatea tokatzen zaio. Bien bitartean, lagun bat, Clément (Melvin Poupaud) agertzen da bere bizitzan, maitasunari berriz heltzeko aukera emanez. Maitasunaren ispiluaren bi aldeak. UN BEAU MATIN zahartzoaren, haurtzaroaren, maitasuaren tratatu bat da. La Quinzainen, Errealizadoreen Astean lehiatzen da, baina lasai asko egon ziteeken Lehiaketa Nagusian. Orain arte ikusitako gehien maitatu dudan filmeen artean dago.

Please comment with your real name using good manners.