CANNEStik
James Grayk bere autobiografiara jo du nerabeen istorio batean aldarrikapen politikoa egiteko. Zazpi urteren buruan, berriz luzemetrai bat zuzentzen, Jerzy Skolimowskik orain arte ikusi dugun proposamen originalena eskaini digu, bideo artearekin jolastuz. Eta atal paraleloetan, emakumeei ezarritako errolei muzin eginez bi emakume zuzendari gaztek.

1980eneko hamarkadan Ronald Reagan Estatu Batuetako presidente bihurtzear zela, James Gray zuzendariak 11 urte zituen. Adin hori du Paul Graffek (Michael Banks Repeta) bere azken filmeko, ARMAGEDDON TIMEko protagonista eta zuzendariaren alter egoak. Bigarren eta hirugarren belaunaldiko etorkin judutarrak dira Grafftarrak. New Yorkeko Queensen errotuta, familia bazkarietan Europako progromak gogoratu eta Reagani iseka egiten diote. Memoria horiek aitonak ekartzen ditu gogora, zoragarri dagoen Anthony Hopkinsek antzeztuta.
Anthony Hopkins itzel dago Paul Graff aitona bezala
Irving (Jeremy Strong) iturgina eta ama (Anne Hathaway) etxekoandre izanik, anai zaharrena baino bidali dezakete eskola pribatura. Paul eskola publikora joango da. Eta berarekin bat egingo duen, Johnny, mutiko afroamerikar bat (Jaylin Webb) ezagutuko du. Berari esker herriko geruza guztiak kutsatzen dituen arrazakeria ezagutuko du. Eta zoritxarrez, nola ezer galtzeko ez duenak ez dagozkion erruak ere bere gain hartzen dituela. Nerabeen arteko adiskidetasuna dirudiena, bestelako karga erakusten du gutxinaka.
NORK MAITE: Drama familiar, historiko, umeen arteko adiskidetasunak, gai politikoak gustuko dituztenak.

Jerzy Skolimowski poloniarra ohiko bat da Cannesen. Lehian jada aurretik bostetan egon da, bitan saria jasoz. Zazpi urtez film bat zuzendu gabe, orain arteko proposamen originalera eskeini digu. Lehian dugun EO filmean, poloniarrak hain maitatu duen Robert Bressonen ‘AU HASARD BALTHASAR‘ filmaren moldaketa egin du, gizakien erretratua egiteko asto baten begiradapean.
EO zirku bateko astoa da. Berarekin ikuskizuna egiten duen neskak biziki maite du baina Polonian zirkuko animalien onurako indarrean sartu duten arau berriak tarteko, asto zirkutik atera eta zalditoki batera eramango dute. Hor hasiko du ibilbidea eta bere begiradapean, gure gizartearen erretratua egingo du, gizakien onaren eta gaiztoaren erretratua. Hitz gutxi, arrantza gehiago, koloreak eta soinuak erabili ditu 84 urte zuzendariak tarteka bideo artea gogoratzen duen proposamenean. Umorez beterikoa, ia ordu txikitan filma ikusi dugunak esna eduki gaitu. Antzeztaldean paper txiki batean Isabelle Huppert indartsua.
NORK GUSTUKO: Bideo artea, filmatzeko beste erak maite dituztenek.
Canneseko zinemaldiko programatzaileei leporatu zaie beste behin emakume zuzendari gutxi hautatu dituztela Urrezko Palmaren bila. Eskerrak bestelako ataletan daudela. Batzuk gainera etorkizun indartsua erakutsi dute euren lehen proposamenekin. Esaterako Caneseko bigarren ligan, ‘Un Certain Regard‘ sailean, lehiatu den Lola Quivoron. Bere lehen luzea RODEO Urrezko Kamaragatik lehiatuko da gainera. Bertako protagonista familian eta lanean arazoak dituen Julia da (Julie Ledru). Bere pasioa: motorrak. Horretarako motorzaleen banda batean sartuko da, izatez oso matxista den eremuan. Gutxinaka bere tartea egingo du, sororitate unea ere sortuz. Lehen luze ziragarria, tentsioa ederki eusten duena eta antzezlan sineskorrak dituena.
Lasaiagoa, polita baina txikiago Cristèle Alves Meira aktore frantziar portuguesak zuzendu duen lehen luzea, ALMA VIVA. Ama Frantzian lanean duela, Salomé (zuzendariaren alaba Lua Michelek jokatuta) amonarekin eta izebarekin pasatzen du uda familiaren herrian, Portugalen. Familiari sorginkeria egotsi zaio. Eta horrela amonak sorgin plantak egiten ditu, izebak herritik aterako duen gizonaren zain dagoen bitartean. Eurekin ezgai bisuala den osaba. Trajedia lehertuko da amona hiltzen denean, ustez amonaren amorante ohi baten emaztearen erruz. Errealismoa majikoaren kutsuekin, familia kontuak pasatzen dira ume baten begiradapean. Ederki lan egiten duen umearen begiradapean.
Please comment with your real name using good manners.