Cannesetik
Marco Bellochioren sendotasunatik jasanezina zaidan Kirill Serebrennikoven handinaikerira. Tartean, oraindik kale egiten didan Felix Van Groeningen. Hori izan da atzoko nire ibilbidea.

Ukrainiako inbasioaren erdian, Cannesek tentuz gonbidatu ditu zuzendari errusiarrak. Kirill Serebrennikov da gutxinekoa. Putinen arerio ezaguna, 2018an LETO eta iaz PETROV’S FLU aurkeztu zituenean etxe atxioaldia zegoen. Aurten, Berlinen babes hartuta, ez du inolako arazorik izan Croissettera etortzeko. Eta Palais de Festivalen, ZHENA CHAIKOVSKOGO (Tchaiskovyren emaztea) orain arteko bere asmo handieneko film historikoa aurkezteko. Urrezko Palmaren bila aurten lehiatzen den lehen filma. Saiakera hutsala, are gehiago, ikusle honi sumindu duena.
Piotr Tchaikosvskyren bizitzeko pasarte ilunetakoa ekarri omen nahi dute pantailera. Konpositore handiak familia burges bateko ikasle gazte eta dohatua ezkondu omen zuen. Maite ez eta erotu zuen emaztea. Honaino sinopsiak diona. Baina zinezale askoren artean predikamentua duen zuzendariak bestelako pelikula eskaini digu. Amets eta amets gaiztoen artean mugitzen den zinegilearen aburuz, konbentzionalismoak tarteko, zurrumurruak isiltzeko, ezkondu zuen neska musikariak (Odin Bironek hezurmamitua). Horraino bere errua. Zinegile errusiarrak emaztean jartzen du fokua. Genioa zela jakin gabe ere, neskak ezagutu orduko itsuki maite egingo du, obsesioraino iritsiz. Ez dago argi zergatik maitemintzen den ere. Konpositorea ezagunaren musika ere ez dugu aurkituko, gaizki erabilitako Daniil Orlovek idatzitakoa baizik. Hori bai, zerbait salbatzerakoan, Alena Mikhailovak tarteka antzezlan sendoa eskainiko du obsesio horren emakumearen paperean.
NORK MAITE: Serebrennikoven gehigikeriak maite dituztenak, film barrokoak, eta horiek ere nekez.
Bigarrena Lehia Nagusian, Italian girotu baina zuzendari flamendar batzuk filmatu dute. Felix van Groeningen Belgikatik kanpo ezaguna egin zen 2012an zuzendu zuen THE BROKEN CIRCLE edo ALABAMA MONROE filmari esker. Saritua Berlinalen, Oscar sarietarako hautagai izan zen. Donostian, Timothée Chatmalet eta Steve Carrell aktore zituen BEAUTIFUL BOY filmarekin lehiatu zen. Oraingoan Charlotte Vandermeersch bikotearekin, LE OTTO MONTAGNE (Zortzi mendiak) zuzendu du, adiskidetasunari eta familiari kantua.
Bere lehen Canneseko parte hartzean, izen bereko Paolo Cognetti italiarraren liburua moldatu dute. Hamaika urte dituen Pietro hiriko mutikoa uda mendira joango da. Gurasoek etxea alokatu dute jendea galtzen ari den mendiko herri batean. Bertan adin bereko ume bakar bat geratzen da, Bruno. Bi umeak lagun egingo dira, Brunoren baserri lanak eta mendi bueltak partekatuz. Beti izango dira adiskide. Luca Marinelli ezagunak eta Alesandro Borghik hezurmamituko dituzte lagunak helduak direnean, euren adiskidetasunak gororabeherak dituenean. Bakoitzak munduan lekua aurkitzea beharraz hitzegiten dute gainera zuzendariek inolako soiltasunik gabe. Alpeetan eta Nepalen filmatua, bertikaleen den koadroan, 3/4tan filmatu dute, mendiaren edertasuna sahiestu nahiez. Baina hori nekez lortzen dute. Polita baina sinpleegia.
NORK GUSTUKO: Adiskidetasun istorioak eta mendi gaiak maite dituztenak.
Niretzat eguneko filma eta agian zinemaldiako serie bat da. Marco Bellochiok sinatutako ESTERNO NOTTE. Italian oraindik zauriak sortzen duen Aldo Mororen bahiketa eta hilketaren errepasoa. Democracia Cristinako presidentea Italiako Brigada Gorriek bahitu eta exekutatu zuten berunezko urteetan. Bellochiok jada gaiari heldu zion bere 2003ko BUENGIORNIO NOTTE filmean. Baina argi dago Italian bezala Bellochion oraindik zauria zabalik dago. RAI telebistan emango da udazkenean, baina aurretik zine aretoetan bi parteetan emango da. Hemen bost ordu terdiko filma bezala eman da, atsenaldi batekin, arnasestuka, luxuzko lan hau.

Bellochiok Italiaz kanpo ezagunak diren aktore eta ezenzagunagoak direnak nahastu ditu. Horrela Fabrizio Gifunik baloi kristau sendoak, familiako gizona zen Aldo Moro gorpuzten du. Margherita Buy, Mororen emaztea, Nora da. Toni Servillo zoragarri dago Paulo VI Aita Santuaren paperean. Kapitulu bakoitza drama honen pertsonai baten ikuspuntuak gidatzen du. tik dago filmatu. Pertsonai sendoak, euren itzal-argitasunekin, tarteka fantasitik gertu Bellochiok ohi duen maisotasunez.
NORETZAT EGINA: Film politikoak maite dituztenak, baina batez ere ahots propioa duen egile baten maitaleek.
Please comment with your real name using good manners.