CANNESetik
Zinemaldien zinemaldiak diamantezko ezteiak bete ditu. Canneseko zine jaialdiak 75 urte egin ditu eta batzuk izarrez beteriko edizioa izango zela espero genuen. Baina pandemiatik apenas aterata, zinemaldiaren inguruko industriak plataformekin duen borroka dela eta gerra baten erdian gaudela uste baino apalago izango da 75. edizio hau. Tom Cruisek bere Top Gun La Croisetten lurreratuko badu. Alfonbra gorridun eskailerak aurten igotzea espero direnen artean, Marion Cotillard, Kristen Stewart, Tom Hanks edota Anne Hathaway daude.
© Paramount Pictures Corporation – Jim Carrey, The Truman Show by Peter Weir /Graphic Design © Hartland Villa
Asteartean hasi eta maiatzaren 28a bitartean ospatuko den edizio honetako irekiera gala Virginie Efira aktore belgikarrak gidatu du. Iaz hemen Paul Verhoevenen BENEDETTA filmaren buru izan genuen. Efira iluntasunean ikusi dugu, hortik argitasunera pausuak emanez, atzean utzi nahi dugun pandemiatik argitasunera mugituko balitz bezala. Berak aurkeztu du aurtengo Ohorezko Urrezko Palma jaso duen Forest Whitaker estatubatuarra, aktore baina zuzendari eta ekoizle ere dena. Bere karrera omentzen duen saria jaso duenak 1988an aktore onenaren ikurri hartu zuen Cannesen Charlie Parker saxofistaren rolean BIRD filman. Ekintza humanitarioetan dabilen zinegileak ‘aktore ofizio honek munduari beste begirada batekin, konszientzia hartuta balio izan dit‘ esan du.

Joera politikoa ere Urrezko Palma erabaki behar duen epaimahaiaren buruak. Vincent Lindon aktore frantziarrak kulturaren potereaz hitzegin du bere hitzaldian. ‘Ukrainia egiten ari den borroka adoretsua baina aldi berean, ezkutuago dauden Yemen eta Darfurreko gerrak‘ gogoratu nahi izan ditu. Eta zinea ‘emozio masiboen arma‘ dela azpimarratu nahi izan du. Emakume eta gizon kopuru bera izango duen epaimahaian Rebecca Hall aktore britaniarra, Deepika Padukone indiarra, Noomi Rapace suediarra da eta Jasmine Trinca aktore eta zuzendari italiarra ditu. Horiez gain, Asfhar Farhadi zuzendari irandarra, Jeff Nichols estatubatuarra, Joachim Trier norvegiarra eta Ladj Ly aktore eta zuzendari frantziarra daude epaimahaian.

Lindonen kutsu politikoko hitzaldiaz gain, gaueko unerik indartsuena, Ukrainiako presidentearekin konexioa. Mundu osoko erakunde desberdinekin egiten ari den moduan Kyiveko bere bunkerretik. Presidente izan aurretik aktore zen Volodymyr Zelenskyk Charles Chaplinen THE GREAT DICTATOR izan du gogoan, Errusiako presidenteak, Putinek bere herriaren aurka martxan jarritako gerra salatzeko. Ondoren Julianne Moore aktoreak edizioa zabaldu du.

Japoniar film arrakastsu baten bertsio honetaz ez nuen gehiegi espero egia esanda. Beldurrezko Z filmeei Hazanaviciusen omenaldi honek zine aretoa algaran jarri du. Beldurrezko zinemladien giroa sortu da prentsak filma jarraitzen zuen aretoan. Azalean bada ere frantziar zuzendariak egun puri purian dauden zinearen inguruko gai askori heltzen dio: film exotikoen mendebaldenkoentzat bertsioak, enkarguz, ekoizle boteretsuek eskatutako pelikulen sortze beharra, plataformak eta nola ez, emakume zinegileak gizon zinegileei ofizio askotan hartzen ari diren erreleboa ukitzen ditu.
NORK MAITE: Blockbusterrak, zinera disfrutatzera eta generoaren zaleei.
Eta algarak ere Jean Eustache zinegile frantzesaren maisulanarekin, LA MAMAN ET LA PUTAIN filmarekin. 1973an Epaimahaiaren saria jaso zuen ia lau orduko filma 4K remasterizatu dute eta gertu Frantziako, hots Iparraldeko zine aretoetan izango da. Hegoaldean Filmin plataformaren bitartez ikusi ahal izango da. Hemen zinemaldiko klasikoen atala zabaldu du. Filma aurkezterakoan protagonisteetako batek, Françoise Lebrunek kontatu du estrenaldian txalo eta txistuak jaso zuela aldi berean eta hori ona zela.
Alexandre (Jean-Pierre Léaud) langabe, Marie (Bernadette Lafont) maitalearen etxean bizi da. Baina aldi berean, neska gazteen bila dabil. Horietako batek uzten duenean, bigarren bat (Françoise LeBrun) agertuko da, poloniar jatorriko erizaina. Horrek hankaz gora jarriko du Alexandreren bizitza. Tarteka jarraitzen zaila den hitz jario handiko filma, baina geruza eta bihurgune interesgarri askotxo eta 1973ko erlazioak erretratzen baditu, egun esaten den moduan, erlazio likidoak, egun egunekoak gertatzen dira. Saioa bukatzerakoan txalo zaparrada Eustacheren semeari, berriztapena gidatu duena, eta Jean-Pierre Léaud zine leiendari.
NORK GUSTUKO: klasikoak eta frantziar film mamitsuak maite dituztenek.
Please comment with your real name using good manners.