Iazko Canneseko Errealizadoreen Astean lehiatu zen CLARA SOLA filma ikusterakoan ezin burutik kendu Tod Browningen ‘FREAKS’ filma edota Guillermo del Toro berriki bertsionatutako ‘NIGHTMARE ALLEY’. Horieta kapitalismoaren erruz ustiatutako pertsonaia ditugu erdian. Suedian jaio baina Costa Rican koskortu den Nathalia Álvarez Mesen zuzendariaren lehen luzea haratago doa: erlijioaren aitzakian ustiatuko pertsonaiaren bidez emakumeei ezarritako roleei kritika egiten die.
Costa Ricako baserri galdu batean bizi da 36 urteko Clara (Wendy Chinchilla Araya) amarekin eta umezurtz geratu den Maria ilobarekin. Clara gizaki berezia da: animaliak ulertu, gizakien ezkutuko izenak eta gure arima ikusteko eta lurrikara txikienak ere nabaritzeko gaitasuna du. Baina Clarak bestelako ez gaitasun bat du: bizkahezurra bihurrituta jaio da, urteekin okertzen ari den gaitza. Bizi kalitatea hobetuko lioken operazio baten aurka dago ama. Alaba Birjinaren babesa duela dio, eta ustiatzen du: Birjinak eskatuta mirariak egiten dituela dio. Bitartean, neska txikia balitz bezala tratatzen du, apeta sexualak errepimituz eta orain arte bizkarhezurraren okerdura gelditzeko erabili duen kortsea estutuz.

Clararen kontrastean Maria iloba (Ana Julia Porras Espinoza). Berak ere, amonak dioen bezala, lan egiten du. Baina Clarari debekatua zaizkionak egin ditzake: makillatu, gizonen atzean joan, … hamabost urte bete eta haurtzarotik helduen mundura sarrera egiteko festa egingo diote, printzesa bezala, soineko luzea eta takoidun zapatak janzteko aukera izango duela. Bera baino hogei urte zaharrago den Clarari eman ez zaion aukera.
Krisia sortuko da baserrian dauden zaldiak zaintzea gazte bat (Daniel Castañeda Rincón) datorrenean, zauriak dituena. Eta batez ere, Clarak begiko duen behorra saldu behar dutenean. Sexualki erakarrita eta barnean minduta, askapen bideari ekingo dio. Boterea hatzera ekingo.
Tentuz filmatu du Álvarezek suspertze hau. Detaileen bidez egoera kontatuz. Tentsioa areagotuz. Errealismo magikoko ukituez margotuz. Eta batez ere, naturaren askatasun boterea azpimarratuz. Horretan, Sophie Winquist argazki zuzendari suediarra aliatu ezin hobea du. Harribitxia osatu dute.

Please comment with your real name using good manners.